Dokumentuaren akzioak
Tamara Rojo, Emilio Aragon eta... Iñaki Urlezaga!
El Correo begiratuz gero protagonista nagusitzat Emilio Aragon aurkezten digutela ikusiko duzue: Emilio Aragón dirige en Bilbao el estreno mundial del ballet Blancanieves. Gara begiratuz gero Emilio Aragon bai, baina batez ere dantzaren alorrean azken aldian Espainian goratzen ari diren izarra nabarmentzen da, Tamaro Rojo: Emilio Aragón: No concibo un Blancanieves sin Tamara Rojo
Bale, bi izen horiek garrantzitsuak izango dira, baina nik uste dut emanaldi horretan badagoela hirugarren izen bat, ekarpen artistikoari dagokionez beste bien parekoa, baina Espainiarra ez denez ohiartzun handirik jaso ez duena. Iñaki Urlezaga da bera, Tamara Rojo-ren dantza-bikotea bai Londresko Royal Baletean eta baita Edurnezuri honetan ere printzearen rola jokatuz. Baina Urlezaga ez da Espainiarra. Argentinarra da, aitona donostiarra zuen argentinarra eta gaur egun munduan dagoen balet dantzari onenetakoa. Orain lau urte aipatu nuen Iñaki Urlezaga Argia astekarirako idatzi nuen artikulu batean. Dantza-izar berria jaiotzen ari zen orduan. Harrezkero jakin nuen Egunkariako kazetariak saiatu zirela harekin kontaktuan jartzen baina huts eginda bertan behera utzi zutela. Orain Bilbon daukagu dantzan, baina arreta Tamara Rojo eta Emilio Aragon-ek eskuratu dute.
Azaroak 3tik 6ra bitartean aurkeztuko da Edurnezuri Bilboko Arriaga Antzokian. Tamara Rojo, Emilio Aragon eta... Iñaki Urlezagarekin!
(Eguneraketa, 2005-11-04)Hona hemen Arriaga antzokitik bidali diguten estreinaldiko argazkia. Iñaki Urlezaga eta Tamara Rojo ageri dira E. Moreno Esquivelek egindako argazkian.
Dokumentuaren akzioak