Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Aurpegi berriarekin dator dantzan.com

2006/04/27

Ez dago esan beharrik, konturatuko zineten noski, dantzan.com aurpegia garbituta, edo berrituta, datorrela gaur. Aurpegia aldatu da, eta barruko tripak ere goitik behera aldatu ditugu, nahiz eta lehen itxura batean, lehengo beretsua agertuko zaizuen. Izan ere, webgunea osorik berritu dugu, lehengo atalak errespetatuz, eta atal berri batzuk ere eskainiz.

Gehiago irakurri

Iztuetaren Gipuzkoako dantzen liburua sarean

2006/04/25

Juan Inazio Iztuetaren 1824ko liburu klasikoa "Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia" oso-osorik digitalizatuta dago dagoeneko Interneten. Susa argitaletxearen eskutik Klasikoen Gordailuan jaso dute Iztuetaren liburua. Testu osoa, kapituloka antolatuta, bertan irakurtzeko moduan dago, eta RTF dokumentu bezala jaitsi eta norberaren ordenagailuan gordetzeko moduan prestatuta dago.

Gehiago irakurri

V-W-Y-Z

2006/04/11

VANDA DE ZAFRA, León. La cuadrilla de ezpata-dantzaris de Arretxinaga (Jemein) Bizkaia", en Fiestas Vascongadas de 1907, México: El Progreso Latino, 1907. VEGA, Luis Antonio de. El Pirineo Euskeldune", en EA, XVII, 276 (1927), p. 23-26 (cit. aurresku, ezpata-dantza y otras). Nosotros los Vascos", Madrid: Ed. Nacional, 1962, p. 163-179 (mentalidad, modo de vida, cultura, folklore, tradición). VELASCO FERNANDEZ DE LA CUESTA, Ladislao de. Bailes vascongados", en ...

Gehiago irakurri

U

2006/04/11

UDABARRI DANTZA TALDEA (Zornotza) Udabarri, 25. Urteurrena 1966-1991", Amorebieta-Etxano, 1992, (Zornotzako Udabarri Dantza Taldearen historia). UDABERRI DANTZA TALDEA (Tolosa) La Bordon-dantza de Tolosa", en Dantzariak, 12, Bilbo: E.D.B., 1980 martxoa, p. 24-41. Neskatxen Esku Dantza", en Dantzariak, 15, Bilbo: E.D.B., 1980 abendua, p. 32-51. Berastegiko San Juan Iantzak", en Dantzariak, 21, Bilbo: E.D.B., 1982 apirila, p. 13-22. Udaberri Dantzari Taldea, Tolosa", en ...

Gehiago irakurri

T

2006/04/11

TAMIZEY DE LARROQUE, PH. Sur un célebre sauteur basque [du s. XVII du nom Tartas]", en Revue de Gascogne, 1870, XI, p. 47-48. Sur un célébre sauteur basque [J.I. d’Oyhenart]", en Revue de Gascogne, 1886, XXVII, p. 69. TEJADA, Francisco. Danza", en Diccionario temático de antropología, (Coord. Ángel Aguirre Baztán), Barcelona: Boixareu Universitaria, 1993 (2ª edic.), p. 170-171 (refs. a danzas vascas y a Iztueta y Caro Baroja). TELLERÍA, Angel. Bailes después de las Ave ...

Gehiago irakurri

S

2006/04/11

SACHS, Curt. Historia Universal de la danza;, Buenos Aires: Centurión, 1943. SACX, Maurice. Récréations bayonnaises, jeux, divertissements et plaisirs;, en BSLAB, (1983), p. 39-61 (fiesta, entretenimiento, tradición, descripción, testimonio). SADA, Javier María. Goizaldi: XXV aniversario - XXV. urtemuga;, San Sebastian: Guria, 1974. Las fiestas populares de San Sebastian; en Ohitura: estudios de etnografía alavesa, N. 5, p. 319-324, Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de ...

Gehiago irakurri

P-Q-R

2006/04/11

P.L.P. Dantza yausi osoak beren segidekin", Bordeaux: Imp. F. Pech et Cie. 1913? (jauzien partiturak). PABLO CONTRERAS, Santiago de. Trabajo, diversión y vida cotidiana. El País Vasco en los años treinta", Vitoria-Gasteiz: Papeles de Zabalanda, 1995, p. 100-101 y 107 (cit. bailes). PAIS VASCO. GOBIERNO VASCO. DEPARTAMENTO DE CULTURA Elai Alai, Nazioarteko Folklore Jaialdia, Portugalete", Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, 1980?-1989?. PALACIOS LECETA, Francisco ...

Gehiago irakurri

O

2006/04/11

OLABARRIA AGUIRRE, Anastasio. Bizkaiko jaiak = Fiestas y romerías de Bizkaia", Bilbo: Bilbao Bizkaia Kutxa, 1994, (calendario festivo de Bizkaia durante todo el año), p. 57 (kaxarranka), p. 58 (grupo Arriskugarri, alarde de danzas vascas, Eusko Lorak, danzas vascas de txikis), p. 72 (danzas exclusivas de Garai). OLAETA, Lide de. Danza", en Cultura Vasca, Leioa, UPV, 1985, (aurresku de Anteiglesia, erregelak, evolución de la danza vasca, interrelación danza vasca-académica,…). ...

Gehiago irakurri

M-N

2006/04/11

M.A. I Congreso de Folklore de las Comunidades y Nacionalidades Históricas. Santiago de Compostela, en Dantzariak, 34, Bilbo: E.D.B., 1986 martxoa, p. 8. MADINA, Francisco de. Folklorismo antifolklorista, en Gernika, III, 24 (1953), p. 145-148 (polémica ante el folklore). MAIATZ Amikuzeko Toberak, 1991, Bayonne, 1991. MANFREDÍ CANO, Domingo. Bailes regionales, Madrid: Publicaciones Españolas, 1955, p.11 (aurresku), p.15 (ezpatadantza), p.16 ...

Gehiago irakurri

L

2006/04/11

LABAYEN, Francisco. Alimentación, laboriosidad, bailes y danzas", en Vida Vasca, 1951, XXVIII, p. 97-104. Emocionario Guipuzcoano, Cosas Memorables o historia general de Guipuzcoa", Vol. VI, Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1974, p. 95-96 (los bailes vascos). Estampas euskaras", Bilbao: Imp. Graf. Ellacuria, 1975. En La Gran Enciclopedia Vasca, X, 1975, p. 15-236. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1979, p. 155-162 (los bailes vascos).   LABEAGA MENDIOLA, ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Laruns: Bal Ossalois 2016 Mouchicou

2016/09/01

Josu Garate-k aipatu dit ez dela antzematen urratsak markatzen dituzten. Halaxe da, ez zituzten markatzen, beraz, jauziak buruz zekizkiten denek.

Oier Araolaza on Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa

2016/08/25

Oporretan Biarnon, Laruns-en dantza-jauziak ikusteko aukera izan dugu, eta Biarnoko jauzietan ohikoak izaten diren artazi edo ostikoak ikustean Piarres Adamen haixturrekin gogoratu naiz. Ez ote du horrekin lotura gehiago Zuberoakoekin baino?

Oier Araolaza on Piarres Adamek Olhetako plazan muxikoak dantzatu zituenekoa

2016/08/12

"haiztur"ak aipatzen dituenean, urrats bakoitza bukatzean egin ohi den "korta" mugimenduaz ari ote da? Hala balitz modu polita da hori izendatzeko! Gaur egur erabiltzen ote da? Edo idazlearen burutazioa izan da?

Oier Araolaza on 60 jaialdi diru-laguntzarik gabe utzi ditu Eusko Jaurlaritzak

2016/06/22

60 jaialdi, euskal kultur sarea osatzen dutenak, antzerkia, dantza, zinea, literatura, musika... kultura mugiarazten dutenak, diru-laguntzari gabe utzi ditu Jaurlaritzak eta gainera antolatzen hasi aurretik laguntzarik ez zela izango jakinarazi gabe. Donostia2016-ren albo-kalteak dira hauek? Baina orduan, zertarako da Donostia2016 horren eraginez kultura sarea deusesten bada???

Oier Araolaza on Bere folkloreaz lotsatzen den herria izango da aurten Smithsonian Folklife jaialdian

2016/06/21

Bai, halaxe da Aritz. Euskal dantzaren sektorean bertan ditugu gure buruarekiko konplexu larrienak, ez dugu balioesten gure ondarea. Aurrekoan kulturgintzari ere begiratu nion: https://dantzan.eus/[…]/dantzaren-aienea-jalgi-jardunaldietan

Oier Araolaza on Dantzaren aienea Jalgi jardunaldietan

2016/06/14

Ez, ez nion erantzun galderari, arrazoi duzu. Galderak "Euskal kultur sorkuntzaren transmisioan" jartzen zuen fokoa, eta enfoke horretan dantza aintzat hartua izateko ditugun arazoak azaleratu nahi nituen. Algia, euskal kulturaren transmisioa hobetzeko neurri gehienek ez dutela balio dantza tradizionalarentzat definizio horretatik kanpo uzten dugun bitartean.

Zehazki tradiziozko dantzaren egoera ondo bidean jartzeko bost neurri? Ni bakarrarekin konformatuko nintzateke: euskal dantzarekiko gutxiespen eta kontsiderazio ezarekin bukatzea. Baztertzeari uztea alegia, horrekin dagoeneko hamaika neurri etorriko bailirateke natural: hezkuntzan, ikerketan, dokumentazioan, sustapenean, azpiegituretan,...

Alegia, dauden premia eta aukerak aintzat hartzea eta dagozkion erantzunak ematea, ez baztertzea. Dantza eskola bat sortzen bada euskal dantza ere kontuan hartzea; Sorkuntza, sustapen, ekoizpen edo biretarako diru-laguntzak ematen badira euskal dantza ere onartzea eta baloratzea; Mediateka, dokumentazio zentro edo artxibo bat sortzen bada euskal dantza aintzat hartzea. Ikerketa bultzatzeko asmoa dagoenean euskal dantzaren ikerketa ere aintzat hartzea.

Smithsonianekin gertatu dena euskal agintariek beren buruaz dituzten konplejuen erakusgarri aparta da. Beren herriko kulturaz, dantzaz eta folkloreaz lotsatzen diren agintariak ditugu. Diasporaren gain utzi dute euskal dantza tradizionalaren ordezkaritza Washingtonen eta asko pozten naiz diasporako lagunengatik. Baina diasporako dantzarie beraien poltsikotik ordainduko dute dena: bidaia, egonaldiak, jatekoak... dena! Hala ere pozik egingo dute, estatu-batuar hiritar batentzat Etxe Zuriaren aurrean zure kulturaren dantzak erakustea ohore handitzat dutelako, baina euskal agintarien lotsagabekeria antologikoa da.

Oier Araolaza on Ez dago sorkuntzarik tradiziorik gabe

2016/06/03

Mila esker gonbidapenagatik Jakes. Ezinezkoa zait bertan izatea dantza jarduera bat baitut ordu berean.

Oier Araolaza on Euskal dantza baztertu du berriz Etxeparek

2016/05/13

Beraz, "jarduera guztiak laguntzea ezinezkoa" da eta deialdi orokorra "duela hiru urte desagertu zen Etxepareren aurrekontua %33 murriztu zenean". Beraz, euskal dantzaren egoera Etxeparen deialdietan hauxe da: musika zabaltzeko 140.000€, artearentzat 53.000€, dantza garaikidearentzat 33.000€ eta euskal dantzarentzat 0€.

Oier Araolaza on Hazparneko eta Ziburuko kaskarotak

2016/05/03

Bitxia da, Ingalaterran morris dantzariak (literalki, mairuak edo moriskoak) hedapen eta historia zabala baitute, eta Lapurdiko barnekaldeko kaskaroten tankera berak: 6-8 dantzari, xingola koloretsuz apainduak, txintxarriak soinean, makila-dantzak egiten dituzte... Ibarrak lotura horri tira egiten dio, baina dantza, musika eta janzkera eredu hori Europako beste hainbat tokitan ere aurki daiteke, beraz, bide bakarreko azalpenak sinpleegiak gertatzen dira.

Oier Araolaza on Emakume espainola: otzana eta xumea, baita dantzan ere

2016/04/28

Bai, ulertzen dut diozuna Mikel. Ni saiatzen naiz ez planteatzen gizon eta emakumeen arteko auzi moduan, baizik eta feministen eta mat... tira, feminista ez direnen artean ;-) Beraz, bat nator gizonezkook monopolizatzen ditugun botere-eremuak utzi behar ditugula, baina hori egiterakoan jarrera feministak jarrera ez feministekin ordezkatzeko arriskua badago, eta hor kezka daukat horren onuraz. Alegia, parekidetasuna bultzatzeko prest dauden gizonezkoak botere guneetatik alboratzeak ez dakit aukera edo arrisku moduan identifikatu behar dugun. Ideala biak batera ematea litzateke, noski, gizonezkoak eta ez feministak botere guneetatik urrundu emakumezkoak eta feministak sar daitezen. Bestetik, niretzat gizonezkoak erabat desagertzeak ere ez dio mesederik egiten parekidetasunari, eta hori gertatzen ari da hainbat dantza taldetan, gizonezkook botere posizioan izan dugun protagonismoa parekidetasunarekin kolokan ikustean interesa galtzen dugula eremu horretan eta utzi. Horren ondorioak ere ez dut uste parekidetasunarentzat onak direnik, eta gutxiago "neskek dantzatzen dute mutilek ez dagoelako" moduko azalpenekin osatzen badira.