Orain arteko ekarpenak
Geu nagusi!
2008/07/14
Maiz esaten da orain umeek ez dietela errespeturik nagusiei eta ezinezkoa dela disziplina minimo batekin gauzak egitea. Zer esanik ez dantza alorrean. Ume talde bat lerroan jartzen saiatu den edonork daki lan horren zailtasunaz. Eta garai bateko umeak? Gurasoek esaten ziguten bezain txintxoak ote zi...
Sword Spectacular, York-eko ezpata-dantzen jaialdiaren kronika
2008/06/09
York-en izan gara maiatza bukaeran, Eibarko kezka dantza taldearekin Sword Spectacular jaialdian parte hartu dugu, ezpata-dantzen jaialdi erraldoi batean. Europa eta Ameriketako 40 ezpata-dantza taldek hartu genituen York-eko kaleak eta hor ibili gara gora eta behera ezpata-dantzan.
ADDEko bazkide egin naiz
2008/04/23
Asociacion de Danza – Dantza Elkartea da ADDE, Euskal Herriko Dantza Elkarte Profesionala. Dantza alor desberdinetatik jorratzen duten kideak biltzen ditu elkarte honek: dantzariak, sortzaileak, kudeatzaileak, irakasleak… eta dantza mota desberdinetako kideak biltzeko asmoarekin sortu da. Dantza gar...
KEP eta dantza, nondik-nora gabiltzan
2008/04/10
Kulturaren Euskal Plana (KEP) eta dantza kontuak zertan ziren kontatzen
hastekoa nintzen, baina konturatu naiz horri buruzko azken kontua
aspaldikoa izan dela . Izan ere, 2006ko azaroan egin genuen bilera Eusko
Jaurlaritzako Kultura Sailak deituta dantzaren egoera aztertu eta
jardunbideak zeh...
Pristinako dantzen zipriztinak
2008/03/13
Argia, 2008-03-16 Independentzia
aldarrikatzera eta ospatzera atera ziren Kosovon. Bandera yankiak atera
zituzten askok, eta kantuan eta dantzan ikusi genituen beste asko. Estatu
Batuetako banderena azaldu, esplikatu, analizatu digute atzerri politika
adituek eta ez adituek. Nik bandera kontuet...
Sagar-dantza, hartza eta mozorroak Arizkunen
2008/02/15
Inauteri asteartea Arizkunen. Sagar-dantzariak ibili dira kalez-kale, zortzikoa eta sagar-dantza eskainiz. Ondoren hartza, mozorroak eta inauteriko konparsa osoa kaleratu da. Batzuk irribarrea eragiten dute, baina ez dago astirik barre egiteko, hartza hurbil dago eta.
Erregutzailearena
2007/12/31
ESTRAGON: Zein da gure papera horretan guztian? VLADIMIR: Gure papera? ESTRAGON: Behar duan denbora har ezak. VLADIMIR: Gure papera? Erregutzailearena. ESTRAGON: Hainbesteraino? VLADIMIR: Hartzekoekin dator berori, jauna? ESTRAGON: Ez diagu jad...
Dantza, telebista eta Internet: 2008an bai ala bai
2007/12/28
Izarrek 3 urte ditu. Telebistan marrazki bizidun batzuk parean tokatuz gero begiratzen dio tarte batean, baina nahiko azkar aspertzen da. Telebistaren mandoa erabiltzen ez du ikasi oraindik. Ordenagailuaren sagua badaki erabiltzen ordea. >
Ordenagailu aurrean jarri eta bideoak bata-bestearen atz...
Dantza ikasketak non?
2007/11/28
Argia, 2007-11-30 "Edozein ergelek
zuzendu dezake estatu bat eta futbol entrenatzaile izateko karneta behar
da?". Piterman -ek —futbol taldeak hondoratzen espezialista
den ukrainiar aberatsak— mozkorren eta eroen pareko egiak esaten dituela
frogatu zuen esaldi horrekin.
Arrazoi osoa zuen. T...
Entzuten ikasi
2007/11/22
Azken asteotan Donostian, Gasteizen eta Iruñean hitzaldi eta mahainguruetan parte hartzea egokitu zait. Donostian, Ikasbide elkarteak gonbidatuta "Euskal dantza bidegurutzean" izeneko txapa bota nuen, Gasteizen Folklore Akademiako ikasleei dantza maisuetaz hitzegin nien, eta Iruñean, Ortzadarren ja...
Orain arteko erantzunak
Oier Araolaza - Dantzarako sorkuntza zentroa egingo da Errenterian
2013/01/10
Kultura aurrekontuak murriztu eta murriztu dauden honetan pozgarria da horrelako albiste bat irakurtzea. Aipatutako kopuruak potoloak dira, oso argiak ez badira ere. Ondo ulertu badut, [...]
Oier Araolaza - Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea
2012/12/11
Hara, niri ere pasatzean atentzioa deitu dit, eta oso interesgarria kontatu duzuna. Ioannes de Quirno, baler arpoinlaria eta dantzari aparta. Oso polita kontakizuna Aritz! Eskerrikasko!
Oier Araolaza - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Bueno, asuntoa da orain ea zer egingo dugun. Erreklamatuko dugu errekorra guretzat? Nahi gabe egin dugula kontuan hartuta ere? Guinness errekorren liburuan agertzea harro egoteko [...]
Oier Araolaza - Madonna eta Kalakan: Sagarra jo
2012/12/04
Eragingo diela zalantzarik ez. Aldatu bai, baina noruntz? Hortxe koska.
Oier Araolaza - Bukatu dira oilasko jokoak Amasan
2012/11/20
Oso ona Aritz! Amasan dagoeneko iriarena eta arrautzak dituzte, bakarrik biak elkartzea falta zaie!
Oier Araolaza - Bukatu dira oilasko jokoak Amasan
2012/11/19
Neuk ere uste dut animaliei tratu txarrak egiten zaizkiela festa batzuetan eta horiek ez direla baimendu behar, baina oilasko jokoaren kontu honekin zalantza handiak ditut. [...]
Oier Araolaza - Eguren orkestrarekin erromeria
2012/11/16
Bai, hori da! Mikelue begi luze, ja, ja! Jota dantzatzerakoan ere bikote bat elkarrekin dantzan ageri da.
Oier Araolaza - Company XIV, Barrokoko dantza gaurkotu eta erotikoa
2012/11/15
Konpainia hau oso ona da, baina zehazki bideo hau (film laburra esan daiteke) izugarria iruditzen zait. Pantaila handian jarri eta musika altu jarrita ikustekoa da. [...]
Oier Araolaza - El Mayorazgo de Basterretxe (1928)
2012/11/13
Joe, itxuraz aurreko bideoko dantzari simetrikoarekin afektatuta geratu naiz, eta orain edozein tokitan ikusten ditut ispilu dantzatzen dutenak... Konturatu zarete bideo honetan, dantzari batek zati [...]
Oier Araolaza - Maskaradak Zuberoan 1968 urtean
2012/11/12
Beñat Aranburu da beraz dantzari ikaragarri hori. Mila esker Aritz peskisagatik! Bai Iñaki, niretzat herritarren "gorputz espresioa" nabarmena da. Dantzarako aire berezi bat dute, tentea, [...]