Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Abel Iriondo, Arrateko Dantzarien Kofradiako kidea

2021/09/03

Kolpe latzarekin iritsi zaigu iraila. Abel Iriondo Elortza , dantzari eta dantza-maisu elgoibartarra hil da 54 urterekin. Arrateko dantzarien kofradiako ohorezko kidea, 2006an lehen aldiz gurekin dantzatu zuenetik ia-urtero izan da Arraten. Kezka dantza taldearekin harremana aurretik zuen ordea. 1...

Gehiago irakurri

San Juan aurreskua 2021 Coliseo Antzokian

2021/06/23

Iaz bezala, aurten ere ezin plazan egin San Juan eguneko soka-dantza eta Coliseo Antzokian egingo dugu. Ekainaren 24an, 19:00etan izango da. Ekitaldia Coliseoan bertan ikusteko sarrerak hemen eskuratu daitezke eta bestela, streaming bidez Eibarko Udalaren kanaletik sareratuko da , eta beraz, hemen...

Gehiago irakurri

Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/04

Hemen ikusiko da ekainaren 10ean, 19:00etan Kezka dantza taldearen Eibarko Dantzari Egunaren emanaldia Coliseo antzokitik. Programa 2005-06 Arrateko ezpata-dantza 2015-16 Txulalai eta polka-pik 2010 Gipuzkoako zinta dantza 2014 San petrike eta zapatagin 2011 Sarian zun zun 2012-13 Sorgin-da...

Gehiago irakurri

Korrotik pikutara, dantzaren historia dantzan

2021/05/18

Erromerietako dantzen historia-dantzatu bat, dantza-emanaldi didaktiko bat eskainiko du Kezka dantza taldeak. Korroan, borobilean hasi eta soka-dantza, ingurutxo, kontra-dantza eta bikote dantzetatik pasa ondoren, soltean, bakarka eta noraezean edo pikutan bukatuko dugu.  Dantzaren historia hone...

Gehiago irakurri

Dantza, musika eta mendia Udaberriko Euskal Jaian

2021/04/05

Euskal Barrokensemble, Jantzari dokumentala eta mendi-buelta kulturala  batu ditugu Eibarko Klub Deportiboko hiru batzordek (kultura, mendia eta dantza) antolatutako Udaberriko Euskal Jaian. Azaro-abenduan Udazkeneko Euskal Jaia deitu geniona antolatzen saiatu ginen, baina hori ere bertan...

Gehiago irakurri

Barrokoko dantza-musika dakar Euskal Barrokensemblek Arratera

2021/03/25

Antzinako dantza-musikaren kolorea jarriko dio Euskal Barrokensemble musika taldeak apirilaren 18an Arraten eskainiko duen kontzertuari. Eibarko Klub Deportiboko Kultura, Mendi eta Kezka-dantza batzordeen artean antolatu dugun  Udaberriko Euskal Jaiaren  baitan eskainiko dute emanaldia Enrike ...

Gehiago irakurri

Jantzari dokumentala Eibarren

2021/03/25

Jantzari, tradizioa eta parekidetasuna  dokumentalaren proiekzioa eta egileekin kolokioa izango ditugu Eibarren apirilaren 14an. Aste horretan Eibarko Klub Deportiboko Kultura, Mendi eta Kezka-dantza batzordeen artean antolatu dugun Udaberriko Euskal Jaiaren baitan kokatuko da.  Jantzari,...

Gehiago irakurri

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan

2021/03/17

2020a markatu duen Covid-19ak eragindako pandemiak 2021a ere baldintzatzen jarraitzen du. Salbuespen gutxi batzurekin, inauteriak bertan behera geratu dira oro har. Eibarko Koko-dantzak eta koko-eskeak ere ezin izan ditugu bere horretan ospatu. Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzo...

Gehiago irakurri

2020 urte-pandemiko baten dantza-kronika

2021/01/29

Urtea hasi orduko, urtarrilaren 4an dantzan ari ginen, pozik eta itxaropenez beteta, dantzaz betetako urtebete aurretik genuelakoan. Ez genuen sumatzen inoiz imajinatuko ez genuena, dantza, lana, aisia eta bizitza osorik hankaz gora jarriko zuen pandemia handik gutxira zetorkigula. Hain izan da ber...

Gehiago irakurri

Plazara Dantzara 1993: atzera begira festarik gabeko San Andres hauetan

2020/11/30

Festarik gabeko San Andres tristeak dira hauek. Eibarko plazak eta kaleak jendez beteta, baserritarren azoka ederra, talo eta txistorra usaina, musika eta dantza, festa eta bizipoza izan ditugun festa falta zaigu aurten. Plazara Dantzara erromeria Eibarren, 1993-11-27. Argazkia: Jose Valder...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com