Eibarko Dantzari Eguna 2021: antzokitik pantaila bidez Plazan dantzatzeko aukerarik ez, eta Coliseo antzokitik, sare bidez emitituz egin dugu 2021ko Eibarko Dantzari Eguna, ekainaren 10ean hain zuzen ere. Dantza eskolaren eta dantza taldearen urte zaila borobiltzeko emanaldia ez-ohiko baldintzetan beraz.
Eibarko Dantzari Eguna, Kezka dan...https://dantzan.eus/kidea/kezka/dantzari-eguna-antzokitik-pantaila-bidezhttps://dantzan.eus/kidea/kezka/dantzari-eguna-antzokitik-pantaila-bidez/@@images/image-1200-d4802fa89d90af7da501120945fa7b2a.jpeg
Eibarko Dantzari Eguna 2021: antzokitik pantaila bidez
2022/01/03
Plazan dantzatzeko aukerarik ez, eta Coliseo antzokitik, sare bidez emitituz egin dugu 2021ko Eibarko Dantzari Eguna, ekainaren 10ean hain zuzen ere. Dantza eskolaren eta dantza taldearen urte zaila borobiltzeko emanaldia ez-ohiko baldintzetan beraz.
Zailtasunak zailtasun, taldeek bere onena emateko ahalegina egin zuten. Ikusle gehienak etxetik aritu ziren, baina eserlekuak ez ziren hutsik, beren txandaren zain zeuden dantzariek bete baizituzten eta etxetik begira ari zirenen txaloak entzuten ez baziren ere, antzokian bertan zirenek gogotik berotu zuten giroa.
Arrateko ezpata-dantzarekin ireki zuten jaialdia dantza eskolako ikasle nagusienek (2005-2006). Ondoren etorri ziren txikienak (2015-2016), kalejira, txulalai eta polkarekin. 2010ekoek Gipuzkoako zinta-dantza eskaini zuten, 2014koek San petrike eta zapatagin dantza eta 2011koek Sarian zunzun.
Cortesko bals makila-dantza eta zinta-dantza egin zuten 2007-2008koek, Durangaldeko dantzari-dantza 2098-2009koek, eta helduen taldeak eskainitako Gipuzkoako uztai txikien dantzarekin borobildu zen emanaldia.