Dokumentuaren akzioak
Plazara Dantzararik ez aurten ere; Helmholtz organoaren kontzertua
Bigarren urtez jarraian ez da Plazara Dantzara erromeriarik izango San Andres egunean. 2020ean festarik ez zen izan San Andres egunea eta 2021 honetan ere ez. Iaz atzera begiratzeko baliatu genuen, 1993ko Plazara Dantzarako argazkiak berrikusteko. Aurten erromeria beranduago bada ere, urtea bukatu aurretik, egiteko itxaropenik ez dugu galdu oraindik. Ea laster lortzen dugun ordezko data ezartzea.
Helmholtz 60 urteurrena
San Andres egunez kontzertu berezia izango da Coliseo antzokian. 60 urte betetzen dira Helmholtz organoak eraiki zituztela Eibarren, Errekatxuko taller batean (Ikusi ...eta kitton argitaratutako erreportajea). Hammond organoen kopia fidel horrek Estatu Batuetako organo enpresa konstruktore famatuko nagusien harridura eragin zuen. 60 urte beranduago Jesus Mari Agirrek bizirik mantentzen du Helmholtz CV Churc organoaren ispiritua eta baita han-hemenka dauden organoak eurak ere, konponketa eta mantenu lan etengabean.
Made In Eibar berezi honen urteurrena kontzertu bereziarekin ospatuko da aurten, Jesus Mari Agirrek berak eta Aitor Alberdik bultzatzen duten Projectors elkartearen ekimenez eta Eibarko Udalaren babesarekin. 1997tik urtero egiten da kontzertua, baina aurten 60. urteurrenarekin beste tamaina bat eman diote ekitaldiari. Musikari zerrenda bikaina iragartzen du kartelak: Olatz Salvador, Mursego, Zaloa Urain, Joseba B. Lenoir, Quico Puges, Iraide Ansorena, Elkano Browning Cream, Juan Luis Agirre, Julian Maeso eta Mikel Erentxun. Eta lehen partean Kezkako dantzariak arituko gara dantzan Quico Puges, Iraide Ansorena eta Juan Luis Agirre musikarien erritmora.
Helmholtz kontzertua
- 2021ko azaroaren 30ean, 20:00etan
- Coliseo antzokia, Eibar.
- Sarrerak: 10€ txarteldegian edo Kutxabank.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19