Dokumentuaren akzioak
Martin Zalakain oholtzara itzuliko da
Bi urteko etenaren ondoren Juan Antonio Urbeltzen, Argia dantzari taldearen eta Artedramaren Martin Zalakain ikuskizuna eszenaratuko da datorren igandean Beasainen. Gerra karlista, ezinezko maitasuna edo neguko hotzak gutxi ez eta pandemiak ere bete betean harrapatu du Martin Zalakain abenturazalea.
2017 amaieran estreinatu zen Pio Barojaren nobelan oinarritutako nobela dantzatua, eta bi urte eta pasatxoko ibilbidearen ondoren pandemiak geldiarazi zuen. 2020 bukaeran bukatzekoa zuen bidea, baina zintzilik geratu ziren hainbat emanaldi. Orain, Beasaingo emanaldiarekin hasi eta Zalakainek bisitatzea aurreikusten zituen herri horietako batzuetan geldialdia eta saioa egitea da asmoa.
Nobela dantzatua
Harkaitz Cano idazleak Pio Barojaren nobela gidoi bihurtu zuen, Ander Lipusek zuzendu du eszenaratzea eta Argia dantzari taldearekin batera Euskal Herriko hainbat dantza taldeko dantzariek eta musikariek hartzen dute oholtza Mikel Urbeltzen musika-zuzendaritza eta Juan Antonio Urbeltzen koreografia eta zuzendaritza nagusiarekin. Iruñeko Duguna, Eibarko Kezka, Elgoibarko Haritz, Añorgako Arkaitz, Astigarragako Astigar, Biarritzeko Maritzuli eta Portugaleteko Elai Alai. Itzulera berriarekin batera Josu Camarak Lipusi lekukoa hartu eta Pio Barojaren paperean estreinatuko da.
Martin Zalakain Beasainen
- Noiz: Abenduaren 12an, 19:00etan.
- Non: Antzizar kiroldegian
- Sarrerak: Ikuskizunerako sarrerak udal liburutegian eta Antzizar kiroldegian egongo dira salgai
Dokumentuaren akzioak