Orain arteko ekarpenak

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan

2021/03/17

Maskarillak eta maskarak, koko-dantzen izurria kuarentenan
2020a markatu duen Covid-19ak eragindako pandemiak 2021a ere baldintzatzen jarraitzen du. Salbuespen gutxi batzurekin, inauteriak bertan behera geratu dira oro har. Eibarko Koko-dantzak eta koko-eskeak ere ezin izan ditugu bere horretan ospatu. Koko-dantzen grabaketa Eibarren, Mandiola auzok...

Gehiago irakurri

2020 urte-pandemiko baten dantza-kronika

2021/01/29

2020 urte-pandemiko baten dantza-kronika
Urtea hasi orduko, urtarrilaren 4an dantzan ari ginen, pozik eta itxaropenez beteta, dantzaz betetako urtebete aurretik genuelakoan. Ez genuen sumatzen inoiz imajinatuko ez genuena, dantza, lana, aisia eta bizitza osorik hankaz gora jarriko zuen pandemia handik gutxira zetorkigula. Hain izan da ber...

Gehiago irakurri

Plazara Dantzara 1993: atzera begira festarik gabeko San Andres hauetan

2020/11/30

Plazara Dantzara 1993: atzera begira festarik gabeko San Andres hauetan
Festarik gabeko San Andres tristeak dira hauek. Eibarko plazak eta kaleak jendez beteta, baserritarren azoka ederra, talo eta txistorra usaina, musika eta dantza, festa eta bizipoza izan ditugun festa falta zaigu aurten. Plazara Dantzara erromeria Eibarren, 1993-11-27. Argazkia: Jose Valderr...

Gehiago irakurri

Kezka dantza eskola ETB1en

2020/11/16

Kezka dantza eskola ETB1en
Dantza eskolek beraien jardunarekin jarraitzeko aukera dute oraingoz Euskal Autonomia Erkidegoan eta eskola horietako baten jarduna, Eibarko Kezka dantza eskolarena erakusten du Euskal Telebistako Gaur Egun albistegian agertu den erreportaje honek. Umeez gain helduak ere aritzen dira euskal dantza...

Gehiago irakurri

Dantza gaitezen biharamunik ez balego bezala

2020/11/04

Dantza gaitezen biharamunik ez balego bezala
Entsegu bakoitza tarte baterako azkena izan daitekeen sentipenarekin ari gara bizitzen. Baina ari gara. Dantza osasuna dela sinesten badugu, nola utziko diogu dantzatzeari osasunaren izenean? Gakoa neurriak hartzean datzala sinetsita gaude, dantzari eutsi, baina babes neurri guztiak beteta. Dantzan...

Gehiago irakurri

Lökke l―Olatz de Andres: The Big Game [Dantza Coliseoan]

2020/10/25

Lökke l―Olatz de Andres: The Big Game [Dantza Coliseoan]
2020ko urriak 30, ostirala, 20:30etan      Eibar, Coliseo Antzokia      Iraupena 60'      Sarrera: 8€ The Big Game-n, xake-taula bihurtzen da eszena: Londresen 1851 urtean La Inmortal izeneko partida bere edertasunagatik da ezaguna. The Big Game XVI. mendeko xake bizidunak hartzen ditu inspirazio...

Gehiago irakurri

Baal Dansa: MiraMiró [Dantza Coliseoan]

2020/10/05

Baal Dansa: MiraMiró [Dantza Coliseoan]
2020ko urriak 10, larunbata, 17:00etan      Eibar, Coliseo Antzokia      Iraupena 45'      Sarrera: 5€ MiraMiró txikienentzako dantza eta bideo animazio ikuskizuna da, Joan Miróren unibertsoan oinarritua. Obra margolariaren lan grafikoaren aukeraketa batean oinarritzen da. Bere kolore biziek, for...

Gehiago irakurri

Erakusketa: Kezkaren dantza argazkilarien begiradapean

2020/09/30

Erakusketa: Kezkaren dantza argazkilarien begiradapean
Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza taldearen laguntzarekin, Kezka dantza taldearen argazki-erakusketa izango da ikusgai urrian zehar Deportiboan bertan. Azken hiru urteotan Kezkak egindako dantza-ekitaldietako argazkien hautaketa jaso du erakusketak.  Hamaika begirada Hamaika argazkilarik...

Gehiago irakurri

San Juan soka-dantza Coliseo antzokitik sarera eskainiko da

2020/06/19

San Juan soka-dantza Coliseo antzokitik sarera eskainiko da
Normalitate berria deitzen den honetan dantza eta festak ez dira lehengo tokira itzuli oraingoz. San Juan egunean Eibarren dantzatu ohi dugun soka-dantza Coliseo antzokian egingo dugu eta Eibarko Udalak bere kanalaren bidez zuzeneko emisioan sareratuko du dantza saioa ekainaren 24an, 20:30ean. Co...

Gehiago irakurri

Igandean keinu txiki bat egingo diogu bertan behera geratutako 2020ko Euskal Jaiari

2020/05/29

Igandean keinu txiki bat egingo diogu bertan behera geratutako 2020ko Euskal Jaiari
Pandemia dela eta 2020ko Euskal Jaia bertan behera geratu bada ere, aurreikusita zegoen datan, maiatzaren 31an, Euskal Jaia egun honetan ospatzekoa zela gogora-arazteko keinu txiki bat egingo dugu. Babes eta segurtasun neurri guztiak errespetatu nahi ditugu eta ez dugu inolako arrisku egoerarik sor...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea - Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu

2025/08/20

Dolumin sentituena Dugunatarrei. Ezpalak jaialdiaren bueltan ezagutu genuen Iñaki eta beti adeitsu bezain animoso sentitu dugu, dantzaren maitale eta bultzatzaile nekaezin. Pena handia hartzen dugu. [...]

Kezka dantza taldea - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/02

Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.

Kezka dantza taldea - Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

kezka - Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.

Kezka dantza taldea - Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea - Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako [...]

Kezka dantza taldea - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu [...]