Lökke l―Olatz de Andres: The Big Game [Dantza Coliseoan]

2020/10/25
Lökke l―Olatz de Andres: The Big Game [Dantza Coliseoan]

2020ko urriak 30, ostirala, 20:30etan
     Eibar, Coliseo Antzokia
     Iraupena 60'
     Sarrera: 8€

The Big Game-n, xake-taula bihurtzen da eszena: Londresen 1851 urtean La Inmortal izeneko partida bere edertasunagatik da ezaguna. The Big Game XVI. mendeko xake bizidunak hartzen ditu inspirazio moduan gorputz tamaina duen xake koreografiko baten bertsio librea eta desplazatua sortzeko. 32 pertsonek parte hartzen dute proiektuan, jokoaren piezen kopurua. Proiektua gorputz horien bizikidetasuna eta mila eta bat mugimendu posibleen orkestazioa jolasean jartzen dituen sistema koreografiko baten eraikuntzan oinarritzen da.Mila mugimenduz eta gorputz askoren elkarbizitzaz osatutako espazio-koreografia.
Proiektu artistiko eta pedagogiko/komunitario hau sortzeko prozesua konpainiako 4 dantzarik osatzen dute, eta aurkezten den leku bakoitzean bertako talde parte-hartzaile bat gonbidatzen da 8 eguneko tailer batera.

Proiektu honetan parte hartzearen helburua da dantzako eta antzerkiko ikasleei eta arte eszenikoetan interesa duten pertsonei interpretazioko eta sorkuntzako esperientzia eszenikoa eskaintzea, sorkuntza koreografiko garaikidea herritarrei hurbilduz.

The Big Game proiektuak The Endgame proiektuko ikerketa koreografikoaren jarraipena da. Hainbat partehartzaile ditu proiektuak: Azkuna Zentroa, Dantzertiko ikasleak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza.

THE BIG GAME_DOCUMENTAL, Lŏkke | Olatz De Andrés.

 

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaritza: Olatz de Andrés
  • Zuzendaritza laguntzailea: Robert Jackson
  • Interprete nukleoa : Pilar Andrés, Natalia G. Muro, Isabel Álvarez, Aiala Etxegarai.
  • Interprete konstelazioa: 28 gonbidatu.
  • Argiztapena: Octavio Más
  • Soinua: Marc Cano
  • Jantzigintza: Xabier Mujika
  • Ekoizpena: Vanessa Fuentes
  • Komunikazio diseinua: Ainara Ipiña
  • Xakean aditua: Leontxo García
  • Banaketa: Lŏkke
  • Egoitza artistikoak: Arropaineko Arragua, Punto de Fuga, La Fundición, Arriola Antzokia, Kurtzio Kultur Etxea, Aikoa.

 

2020ko urriak 30, ostirala, 20:30etan
     Eibar, Coliseo Antzokia
     Iraupena 60'
     Sarrera: 8€