Baal Dansa: MiraMiró [Dantza Coliseoan]
2020ko urriak 10, larunbata, 17:00etan
Eibar, Coliseo Antzokia
Iraupena 45'
Sarrera: 5€
MiraMiró txikienentzako dantza eta bideo animazio ikuskizuna da, Joan Miróren unibertsoan oinarritua. Obra margolariaren lan grafikoaren aukeraketa batean oinarritzen da. Bere kolore biziek, forma geometrikoek eta "irudi eta pertsonaien" itxurazko "totipotentziak" fantasia pizten dute, dena posible dela agerian utziz. Modu magikoan pinturek bizia hartzen dute eta irudimenezko unibertso batera eramaten gaituzte. Kosmoserako bidaiaren abentura, aurkikuntzaz eta sorpresaz betea.

Baal Dansa talde mallorcarraren lan hau 2018an estreinatu zen eta 2019an Arte Eszenikoen Balear Sarietan Ikuskizun Onenaren Sari Berezia irabazi zuen ikuskizun honek.
Baal Dansa: MiraMiró
- Zuzendaria: Catalina Carrasco
- Zuzendaritza teknikoa: Gaspar Morey
- Dantzariak: Catalina Carrasco, Gaspar Morey, Aina Pascual
- Argiztapenaren diseinua: Manu Martínez
- Bideo animazioa: Adri Bonsai
- Dramaturgia laguntzailea: Pau Bachero
- Jatorrizko soinu banda: Kiko Barrenengoa
- Jantziak: MulberrySpiral
- Txontxongiloaren diseinua eta laguntza: Leo Alburquerque
- Ahotsean laguntza: Aina Compte
2020ko urriak 10, larunbata, 17:00etan
Eibar, Coliseo Antzokia
Iraupena 45'
Sarrera: 5€
