Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Erakusketa: Kezkaren dantza argazkilarien begiradapean

Dokumentuaren akzioak

Erakusketa: Kezkaren dantza argazkilarien begiradapean

2020/09/30 13:05
Erakusketa: Kezkaren dantza argazkilarien begiradapean

Karteleko argazkia: Fernando Retolaza

Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza taldearen laguntzarekin, Kezka dantza taldearen argazki-erakusketa izango da ikusgai urrian zehar Deportiboan bertan. Azken hiru urteotan Kezkak egindako dantza-ekitaldietako argazkien hautaketa jaso du erakusketak. 

Hamaika begirada

Hamaika argazkilarik Kezkaren dantza jarduerei eskaini dizkieten begirada desberdinak ageri dira bertan. Hauek dira argazkilariak: Felipe Loiola, Iñaki Zugasti, Gorka Bravo, Ekaitz Zilarmendi, Eire Vila, Malen Jainaga, Josu Garate, Amaia Rodriguez, Jose Valderrey, Idoia Lahidalga eta Fernando Retolaza.

Kezka argazki erakusketa Eibarko Klub Deportiboan 2020
Kezka dantza taldearen argazki erakusketa Eibarko Klub Deportiboan, 2020-09-30.

Begirada horietan azken urteotan Kezkak berak eskainitako hainbat emanaldi eta parte hartutako zenbait dantza-ekitaldi ageri dira: Santa Kurutzeko soka-dantza, Eibar 1937 ikuskizuna, Dantza filmaren grabaketa, San Joan eguneko aurreskua, Arrateko ezpata-dantza, Martin Zalakain ikuskizuna, Anberesen (Belgika) eskainitako Arrateko ezpata-dantza, Eibarko Euskal Jaia, Eibarko Dantzari Eguna, Dantzan Biharrian egoitzan egindako ekitaldiak Soka erakusketaren bueltan, Gipuzkoako Diputazioan Urrezko Dominaren ematen ekitaldian eskainitako ezpata-dantza, eta baita azken hilabeteetan musukoekin eta babes neurriekin egindako Euskal Jaiko kalejira edo Coliseoko soka-dantza ere.

Argazki erakusketa: Kezkaren dantza

  • Antolatzailea: Eibarko Klub Deportiboaren Argazkilaritza taldea
  • Tokia: Eibarko Klub Deportiboa, Toribio Etxeberria, 16 - 1 (20600 Eibar)
  • Datak: Urriaren 1etik 31ra
  • Argazkilariak: Felipe Loiola, Iñaki Zugasti, Gorka Bravo, Ekaitz Zilarmendi, Eire Vila, Malen Jainaga, Josu Garate, Amaia Rodriguez, Jose Valderrey, Idoia Lahidalga eta Fernando Retolaza.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com