Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Arrateko dantzak ahoz aurkezten han eta hemen

2006/12/11

Urria eta azaroan hiru aurkezpen egin ditugu Arrateko Amaren dantzen inguruan. Arrateko Amaren dantzak tradizio berria abian jartzeko emandako urratsak eta egindako gogoetak aurkeztu ditugu hitzaldi eta pouerpoint bidez Donostia, Iruñea eta Eibarren. Eusko Ikaskuntzaren jardunaldietan Urriare...

Gehiago irakurri

Juan San Martin-en omenezko ezpata-dantza

2006/12/04

Orain urte-terdi egitekoa zen ekitaldia. Juan San Martin Eibarko seme kuttun izendatzeko urrats guztiak emanda zeuden, eta San Joanetan, bere urtebetetzegunarekin batera egiteko asmoa zegoen. Baina hilabete batzuk lehenago makaldu eta omenaldia baino lehen joan zitzaigun Juan San Martin. ...

Gehiago irakurri

Atonduren aurkezpena Eibarren

2006/11/15

Baserritar jantziaren historia eta aurrera begirako proposamenak aurkeztuko ditu Ane Albisu ikertzaile eta diseinatzaileak Eibarren.  Atondu, XXI. menderako proposamena izeneko liburua argitaratu berri du Ane Albisuk, eta bere hitzaldian atzoko, gaurko eta biharko baserritar jantziak erakutsiko ...

Gehiago irakurri

Ipuruan ere eskilara mekanikoak inauguratzen

2006/10/11

Badugu lan piskat eskailera mekanikoekin. Herriko kale aldapatsu guztietan (ba al dago aldaparik gabeko kalerik Eibarren ala?) jartzen ari dira eskailera mekanikoak, eta martxan jartzen den bakoitzarekin inaugurazio ekitaldia eta aurreskua egin behar. Han eta hemen azaldu izan dugu eskailera mek...

Gehiago irakurri

Kofradia egunean Arraten

2006/10/09

Arrate egunaren ondoko lehen igandean ospatzen da Kofradiaren eguna Arraten. Irailaren 10ean izan zen aurten, eta ohi bezala bertan izan ginen Kezka dantza taldeko dantzariak Usartza txistulari taldeko musikariekin batera. Egun lasaiagoa eta familiarragoa izaten da kofradiakoa. Polita hala ...

Gehiago irakurri

Arrateko zelaiko bai floridadia...

2006/09/29

Aurten bai, aurten eguraldia ere lagun izan dugu Arrate egunean eta Arrateko zelaiko floridadiaz gozatzeko aukera izan dugu. Ohi bezala azken gaupaseroak oraindik zelaian zeudela iritsi ginen Arratera. Azkar-azkar jantzi eta argazkiak egitera joan ginen. Talde osoaren argazkia kosta zitzaigun pisk...

Gehiago irakurri

Arrateko Amaren dantzak 2.0

2006/09/06

Ia dena prest dago ostiralean Arraten egingo dugun emanaldirako. Aste honetan azken prestaketetan ari gara, gaur, asteazken iluntzean Arraten bertan egingo da ensaioa nagusia. Iaz abiatu zen tradizioa sustraitzen hasi eta dantzen errepertorioa osatzen jarraitzeko asmoa du aurten Kezka dantza tal...

Gehiago irakurri

Arrateko ezpata-dantza Flandrian

2006/09/06

Pasa dira aste batzuk Flandriatik itzuli ginenetik, baina abuztua tartean eta argazkiak bildu, aukeratu eta sareratu orduko iraileko lehen astea ia joan zaigu. Zaila da blogeko sarrera batean Sint-Niklaas-en pasa dugun astebete intentsoak utzitako arrasto guztiak biltzea, baina saiatuko gara koadro ...

Gehiago irakurri

Soka-dantza Azurtzan

2006/08/02

Santiago egunean, uztailaren 25ean, azken lau urteotako ohiturari jarraituz, soka-dantza egin genuen Azurtzan. Elgetako Goimendi auzoan dagoen ermita polita da Azurtzakoa , eta jai politak izaten dira bertan. Josu Garatek egin zituen aurreskulari lanak eta Oier Araolaza k jardun zuen at...

Gehiago irakurri

Fernando Muniozgureni agurra

2006/07/17

Fernandoren erritmora makina bat dantza egindakoak gara Kezkako batzuk. Euskara eta euskal kulturaren inguruan Eibarren izan dugun akuilurik zorrotzena eta sustatzailerik sutsuena izan da Fernando Muniozguren . 2005eko martxoan, ikusi gintuen azkenengoz dantzan Fernandok. Pas de Basque iku...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/02

Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com