Ireki da Coliseo antzokiaren teloia

2007/04/10
Zabaldu ditu Coliseo antzokiak bere ateak. Luze itxaron dugu, urte asko izan dira Eibarren herri erdigunean antzokirik gabe pasa ditugunak. 2007-03-23_Coliseo_inaug_FL_944 Udalak herriko zenbait talderi proposatu zigun ekitaldi horretarako zerbait prestatzea. Sostoa abesbatza, Antzerki Maitaleak (lehen Teatro Interior), Usartza Txistulari taldea eta Kezka Dantza Taldea.  

Martxoaren 23an izan da irekiera ekitaldia. Eibarko eta inguruko gizarte eta kultura alorreko gonbidatuekin bete zen antzokia. 500 lagun sartzen dira antzokian. Antzokiaren sarreran inaugurazio plaka ireki ondoren ikuskizuna hasi zen antzokian.

Orbea kontrapasarekin hasi zen ekitaldia. Jose Miguel Laskurain, Enrike Montero, Asier Castelos eta German Ereñak osatu zuten Usartza txistulari taldea eta Eibarren jasotako doinu horrekin  dantzatu zuen agurra  Josuk, eta segidan Arrateko Amaren ezpata-dantzaren zati bat egin genuen.

aritz
aritz
2007/04/11 08:04
Hau da hau teknologia berriak baliatzea! Bideo eta argazki ederrak. Dantzarako toki egokia ematen du Coliseo-k, beraz Zorionak!