Maitane joan zaigu

2007/01/31
Sinistu ezinda gaude oraindik. Gaur goizean hil da Maitane Castillo Otaola. 18 urte zituen.

Maitane Castillo Urteterdi eman ditu minbiziarekin borrokan. Ez zegoen amore emateko prest, eta ahal izan zuen beste eutsi zien dantzari eta musikari.  Ebakuntza batetik irten berritan dantzatu zuen Arrateko ezpata-dantzaren estreinaldian, eta bere gidaritzapean, buruzagi makila tinko helduta, gurutzatu genuen Arrateko zelaian.

Dantzan egin dituen urte guzti hauetan bere bizipozarekin gozatu ahal izan dugu. Gauzak oker jarrita ere beti zuen irriparrea ezpainetan.

Hiletak, bihar, otsailak 1, 19.00etan, Eibarko San Andres parrokian egingo dira.

Eskerrikasko Maitane eman diguzun guztiagatik!
aritz
2007/01/31 14:13
Benetan sentitzen dut! Animoak Kezka-ko guztioi, Duguna-koen partez!
gari
2007/01/31 23:45

Añorgako Dantzarien izenean, doluminak Kezkakoei eta Maitaneren familiari.

Besarkada bat

malen
2007/02/01 00:50
kuadrilla osuan izenian, mila esker azaldu dozuen jarrera ezinhobiagaitxik, holako momentuak eta ez dia errazak izaten. egongo gara.

Duguna dantza taldeko dantzaria naiz, eta bene-benetan doluminak eman nahi diet kezkako dantzari guztiei eta Maitaneren Familia osoari. Animo guztie. Besarkada handi handi bat, batez ere Ane Sarasketa eta Enrikeri.

 

Josu
2007/02/01 18:50
Bermeotik ere gure doluminak talde osoari eta bereziki bere famili eta lagunei. Guk ere holako gertaera bat bizi izan genuen orain urte batzuk eta benetan oso gogorra da. Dena den aurrera jarraitu behar da. Zuen Maitane eta gure Benarte, dauden lekuan egonda ere, ziur dantza talde bat antolatzen ibiliko direla.
Leire Leza
2007/02/01 20:10

Animo Kezka dantza talde osoari eta baita Maitaneren familia guztiari!!

Duguna dantza taldeko dantzaria naiz. Doluminak bidaltzen dizkizuet Iruñetik, benetan gogorrak izaten dira horrelako momentuak ere. Besarkada handi bat guztioi eta ANIMO!!!!

Muxu hanbi bat eta basarkada bat!!!

iratxe
2007/02/02 10:40
Ermuako Txindurri txistu eta dantza taldearen izenean, doluminak kezka dantza taldeari eta Maitaneren familia eta lagunei. Horrelakoetan aurrera jarraitzea besterik ez da geratzen; horregatik, eta bereziki noizbait zuen berotasuna sentitu dugunon izenean, besarkada bat eta animo.
kezka
2007/02/02 12:01
Eskerrikasko guztioi. Taldeko batek (Anek) herriko aldizkarari (etakitto-ra) Kezkaren izenean bidaltzeko lerroak jartzen ditugu hemen.

Txiki-txiki bat.

 Badira lagunak bere izate hutsarekin bete-bete egiten gaituztenak; begirada eder batekin besteen eguna pozten dakitenak; irribarre alai batekin dena adierazteko gai direnak. Hala jartzen gintuen martxan Martxanek, dantza gelan sartzen zen bakoitzean. Hori zinen zu.

Gure bihotzak bahitu dituzu Maitane eta zurekin eraman. Baina guk ez zaitugu hain erraz joaten utziko. Eta zurekin  jarraituko dugu dantzan, elkarrekin. Agur txiki bat bakarrik. Txiki-txiki bat. Eta ohorerik handiena.

Kezka dantza taldeko lagunak.

Mikel
2007/02/02 18:11
Besarkada bero bat denoi Beasaindik eta Aurtzaka talde guztiaren partetik. Sentimentuan laguntzen zaituztegu.
Haritz EDT
2007/02/02 20:43
Elgoibartik ere doluminak bidaltzen dizkizuegu, Kezka dantza talde guztiari eta Maitaneren familia eta lagunei. Animo denoi eta besarkada handi handi bat.

Mila esker danoi, nere ta familia guztian partez eman diguzuen laguntza ta berotasunangaitik. Zihur nao Maitane daon lekuan be eskerrak emoten egongo dala egin dozuenangaitik. Eskerrik asko danoi benetan, ta besarkada handi bat!

maider
2008/10/29 16:51

como t llams maider otaola?

mi fotolog maidertx0_95

logo pasate o sino

mi msn maider12ota@hotmail.com

aiox