Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Aurtengo emanaldi zerrenda

Dokumentuaren akzioak

Aurtengo emanaldi zerrenda

Kezka dantza taldean aurten 2007an egingo ditugun emanaldien zerrenda prestatu dugu: besteak beste datorren hilaren 21ean San Anton jaiekin batera soka-dantzarekin hasiko dugu urtea. Hona hemen agenda osoa:
  • Urtarrilak 21, San Anton Jaiak azitainen, soka-dantza
  • Otsailak 16, Kaldereroak
  • Maiatzak 6, Santa Kurutz, soka-dantza
  • Maiatzak 19-20 Euskal Jaia
  • Ekainak 3, Finalista eguna Arraten
  • Ekainak 15), Dantzari Eguna
  • Ekainak 24, San Joan eguneko soka-dantza
  • Ekainak 29, Urkizu, San Pedroak
  • Ekainak 30, Txistulari Alardea
  • Uztailak 25, Azurtza, soka-dantza
  • Irailak 8, Arrate, Arrateko Amaren dantzak
  • Irailak 9 edo 16, Arrateko Kofradia eguna
  • Azaroak 30, San Andres, Plazara Dantzara

Horiek dira normalean guk bideratzen ditugunak, gero beste hainbat emanaldi eta protokolo daude nahiko finko deitzen digutenak eta batzuen fetxak oraindik ez dakizkigunak:

  • Maiatzak 15, San Isidro
  • Apirila… Memorial Balentziaga
  • Maiatza-ekaina: Euskal Bizikletaren irteera
  • Maiatza-ekaina: Arratera igoera
  • Apirilak 14, Errepublika
  • Maiatza, Letra galegoak Urkizun
  • Urria, Ipuruako jubilauen jaia
  • Azaroa, Kofradia bakalao

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com