Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Besta Berri Gasteizen eta Iruñean datozen asteotan

2014/01/02

Urte berria estreinatu eta baditugu zenbait emanaldi datozen asteotan. Larunbat honetan, urtarrilak 4, Gasteizen, Principal Antzokian (20:30) eskainiko dugu Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen Besta Berri ikuskizuna. Otsailaren 1ean berriz, (larunbata, 20:00) Iruñean, Baluarten ...

Gehiago irakurri

Haritzeko lagunekin 40. urteurrena ospatzen

2013/12/02

Gogotsu geunden Haritzekoek luzatutako gonbite hartan parte hartzeko: 40 urte dantza taldea sortu zela. Hauek ere hamaika izango dituzte kontatzeko...eta izan ditzatela, dantzatzeko! Azkenengo hotz eta euriek ez zuten Haritzeko lagunek antolatua zuten festara hutsik egin nahi izan eta, plazan aurre...

Gehiago irakurri

Besta Berri Zornotza eta Andoainen

2013/11/25

Ia urte bete pasa da joan den urteko abenduan, Bilboko Arriagan, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean eta Argia, Duguna, Haritz, Maritzuli, Xinkako eta Kezkako dantzarion parte hartzearekin. Denboralditxoa generaman berriz ikuskizuna taularatu gabe, maiatzaren 18an Euskal Jaien bueltan Eibarr...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Ertza: Act of God

2013/11/07

Ertza: Act of God 2013ko azaroak 15, ostirala, 20:30etan Juan Sebastian Bach-en musika darabil Asier Zabaletak lan honetan sinesmen erlijiosoei buruzko gogoeta egiteko. Dantzaren plazer fisiko eta estetikoaz haratago, dantza gogoetarako tresna moduan darabil Ertza konpainiak. Harkaitz Can...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak Iruñean leku eginez

2013/10/29

Iruñeko Duguna taldeko lagunek, Aldapako San Ferminen ezpata-dantza plazaratu zutela bosgarren urtea betetzen zela eta, gurekin batera ospatu nahi izan zuten seinalatutako asteburuan bertara dantzara gonbidatuaz. Bigarrenez irailean Arrate egunez egin beharreko lanak eskaintzeko aukera izan genuen...

Gehiago irakurri

Ostarteak zabalak dira gero Arrate gainean

2013/10/04

10:55 Argazkia egiteko ordua dugu. Dantzari gehienak prest daude. Iñaki eta Felipe, argazkilariak udalekuko terrazako atean daude. Kezkatuta begiratzen dute kalera. Euri fin eta itsaskorrak dirau, azken orduetan bezala. Kalabobos famatua. Eta ez du trazarik atertzeko. Erabakiak hartzeko unea da. A...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Aracaladanza: Constelaciones

2013/10/03

Aracaladanza: Constelaciones 2013ko urriak 5, larunbata, 17:00etan Margolari koloretsu eta irudimentsu batek inspiratutako ikuskizunarekin dator oraingoan Aracaladanza konpainia. Joan Miro-ren mundu koloretsu eta jostalariak goitik behera bustitako dantza ikuskizuna da Constelaciones. Irudime...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak Iruñera

2013/09/27

Bihar, irailak 28, Iruñean izango da Kezka dantza taldea Arrateko dantzak eskaintzen. Duguna dantza taldeak Aldapako San Ferminen ezpata-dantza plazaratu zuela bosgarren urtea betetzen da, eta hori ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte beraien ezpata-dantzarekin batera . Horien artean gara ...

Gehiago irakurri

Gipuzkoako urrezko dominaren ezpata-dantza 2013

2013/09/27

Nestor Basterretxea, Euskaldunon Egunkaria eta Egin omendu ditu bart Gipuzkoako Foru Aldundiak urrezko dominaren bidez. Eta ohi bezala, ezpata-dantza egin dugun ekitaldian. Gipuzkoako hainbat herritako ezpata-dantzariak bildu ginen Gipuzkoa plazan ezpata-dantza bakarra osatuz. Andoaingo Urk...

Gehiago irakurri

La Vijanera, Kantabriako inauteri ikusgarria Eibarren

2013/09/11

Larunbat honetan, irailak 14, Kantabriako Silio herriko La Vijanera inauteri ikusgarria Eibarren izango da. Eibarko Kantabriako etxeak irailean antolatu ohi dituen festetan parte hartzera etorriko da Silioko inauteria.  Inauteri ikusgarria da La Vijanera. Urtarrileko lehen igandean ospatze...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/02

Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com