Orain arteko ekarpenak
Martin Zalakain, Baionan asteburu honetan
2018/02/15
Bilbon, Donostian eta Iruñean izan ondoren, asteburu honetan Baionan eskainiko dugu Martin Zalakain ikuskizuna, Artedrama eta Argiarekin, eta Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Ander Lipusen aktore lan eta taula zuzendaritzarekin eta Harkaitz Canoren gidoiarekin.
Arriagan estreinaldian an...
Eguen zuri eguna...
2018/02/08
Eguen zuri eguna Koko-janzteko egina Neska ta mutilak ibiltzeko Limosna on baten bila
Hor goian goian goldia Haren gainean belia Etxe hontako nagusi jauna Nekazari langillia
Emongo bozu emoizu Bestela ezetz esaizu Ate ondoko haiziak hartzen Amak ez gaitu biadu! ...
Txotxe, Handia, Goyak eta Koko-dantzak gau berean
2018/02/05
Koko-dantzen festan harrapatu gintuzten Goya sariek. Dantza eta kantu artean, astirik ez telebistari begiratzeko. Eta hori geu ere Handia pelikula sarituaren parte sentitzen garala, bertan parte hartzeko opari ederraz gozatu baitugu .
Handia filmaren errodajea. Argazkia: David Herra...
San Joan soka-dantza, 2017
2018/01/30
Ia 30 dantzariz osatutako soka lasterka bizian sartu zen Untzagako plazara 2017ko ekainaren 24an, gaueko 23.00ak eman berri zirenean. Eider Agirrebeñak egin zion tira sokari eta bera aritu zen aurresku lanetan; Ander Garitagoitia berriz, atzeskua aritu zen.
Argazkia: Iñaki zugasti ...
Koko-dantzak San Blas egunez egingo ditugu aurten
2018/01/26
Otsailaren 3an, San Blas egunez, ospatuko ditugu Koko-dantzak 2018 urte honetan. Aurten Mandiola eta Aginako baserrietan ibiliko gara. eta gero, ohi bezala Eibarko erdiguneko kaleetan izango da koko-dantzarien kalejira. Hona ordutegia:
Koko-dantzak 2018
2018ko otsailaren 3an, larunbata:
...
Ezpata-dantza Frankismoaren biktimen omenez
2017/12/16
Gipuzkoako Urrezko domina Frankismoaren biktimei eskaini die Foru Aldundiak 2017 urtearen hondar honetan, eta ohi bezala ezpata-dantza eskaini dugu probintziako hainbat dantzarik eta txistularik bat eginda.
Ezpata-dantza Gipuzkoako Urrezko Dominaren ekitaldian. Donostia, 2017-12-15. ...
Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko
2017/12/13
Agortuta daude larunbatean Martin Zalakain ikuskizuna Donostian, Victoria Eugenian ikusteko sarrerak. Larunbaterako bat ere ez, eta iganderako azken-azkenak geratzen dira. Ba hara, larunbaterako bi sarrera banatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko egin behar duzuen gauza bakarra ondoko bideoa ik...
Plazara dantzara, azaroak 24 eta 30
2017/11/22
Kaixo, dantzazaleok:
Aurtengoan erromeri-dantzaldi uzta berezia ekarri nahi izan dugu San Andres jaietako azokara: azaroak 24an, ostiralez, jaien atarian, dantzaldi-erromeria egingo dugu Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariekin, eta Patxi Montero dantza-irakaslea jende artean laguntze...
Dantzari eguna 2017
2017/11/15
Azkenengo bi urteetan aterpean dantzatu ondoren, Untzaga plaza gogoz hartu genuen Kezkako dantzariok aurtengo dantzari egunean, 2017ko ekainaren 16an.
Hala, Euskal Herriko txoko guztietako dantzak ekarri genituen Untzaga plazara; Gipuzkoatik, Nafarroara, Bizkaiara zein Zuberoarainoko dantza bidai...
Dena prest Urbeltzen Martin Zalakain dantza ikuskizunaren estreinaldirako
2017/11/03
Datorren azaroaren 11an, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna. Juan Antonio Urbeltz-en gidaritzapean, Ander Lipus arduratuko da On Pioren papera jokatzeaz eta antzerki zuzendaritzaz, Harkaitz Canok egin du testuaren egokitzapena, eta Argia ...
Orain arteko erantzunak
Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko
2017/12/15
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.
Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?
2015/09/30
Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!
Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia
2014/06/10
Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]
Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa
2014/04/07
Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]