Martin Zalakain, Baionan asteburu honetan

2018/02/15
Martin Zalakain, Baionan asteburu honetan

Bilbon, Donostian eta Iruñean izan ondoren, asteburu honetan Baionan eskainiko dugu Martin Zalakain ikuskizuna, Artedrama eta Argiarekin, eta Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Ander Lipusen aktore lan eta taula zuzendaritzarekin eta Harkaitz Canoren gidoiarekin.

Arriagan estreinaldian antzokia bete zen, Victoria Eugenian bi emanaldiak bete ziren, eta Baluarten 1200 ikusle izan genituen, eta Baionako bi emanaldietarako sarrera gutxi geratzen dira, beraz, harrera beroa izaten ari da emanaldia euskal hiriburuetako antzoki nagusietan.

Martin Zalakain dantza ikuskizuna. Mikel Tristan, Jon Iruretagoiena, Amaia Irigoien, Aritz Ibañez, Gari Otamendi. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC by-sa

Musikari, aktore, teknikari eta dantzari artean 100  inguruko taldeak gorpuzten du Martin Zalakain ikuskizuna, eta Argia, Duguna, Haritz, Elai Alai, Maritzuli, Astigar, Arkaitz eta Gure-Kai taldeetako dantzariekin batera Kezkako 17 dantzarik parte hartzen dugu bertan. 

Otsailak 17, larunbata, 20:30ean, eta otsailak 18, igandea, 17:00etan eskainiko dugu Martin Zalakain Baionako Scene National antzokian