Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN

Orain arteko ekarpenak

Sosola 2019: auzolana, soka-dantza eta erromeria

2019/07/28

Argazki-galeria hemen Uztailaren 13an bigarrenez bildu ginen Eibarko Sosola baserrian, garia biltzeko auzolanean. Lanaren ostean afari-merienda ederra, eta ondoren dantza. Dantzari eta musikariok soka-dantza atera genuen. Etxeko-andreei omen eginda (Esther eta Aizpea), gainontzeko auzolankidea...

Gehiago irakurri

Christian Pacher-ekin dantzaldia: kronika

2019/05/06

Apirilaren 28an Christian Pacher abeslari eta musikaria izan genuen dantzaldia ematen Espaloia kafe-antzokian. Bezperan Ahetzen (Lapurdi) Frantziako Poitou eskualdeko dantzen ikastaroa eman zuen (bertakoa baita), eta gauean dantzaldia Baionan, Zeina euskal taldearekin batera. Espaloian ohi baino...

Gehiago irakurri

Northern Harmony eta kontradantzak: kronika eta bideoak

2019/04/19

Saio gogoangarria eman zigun Northern Harmony abesbatzak (Vermont, AEB) Espaloia kafe-antzokian. Ondoren kontradantza saioa, Jeremy Carter-Gordonek gidatuta zuzeneko musikaz, eta Euskal Herriko kadrile pare bat. Hemen duzue kronika, hiru bideo eta argazkitxo bat, oroigarri gisa. 'Munduko musikak...

Gehiago irakurri

Christian Pacher-ekin dantzaldiak Baionan eta Elgetan

2019/04/15

Apirilaren 27 eta 28an Frantziako Poitou eskualdeko Christian Pacher etorriko zaigu Euskal Herrira, dantzaldi bana ematera Baionan eta Elgetan. Dantzaldiez gain, Poitouko dantzen ikastaroa emango du Ahetzen (Lapurdi). Hogei urteko ibilbidean, musikari ezaguna da Pacher Frantziako folk dantzaldi...

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan saio berezia: kontradantza jaia

2019/04/07

Apirilaren 14rako saio berezia antolatu dugu Elgetako Espaloia kafe-antzokian. Jeremy Carter-Gordon izango dugu geurean, Ameriketako 'contra dance' kontradantza saioa ematen. Guk ere, berak proposatuta, Euskal Herriko kontradantza batzuk erakutsiko dizkiogu, trukean. Dantzaren aurretik eta ondor...

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan Joxan Goikoetxearekin: argazkiak eta bideoa

2019/02/01

Alboka taldeko Joxan Goikoetxeak eman zuen dantzaldia urtarrileko azken igandean Espaloia kafe-antzokian. Eguraldi petralarekin ere, ehun lagun bildu ziren dantzara, eta gustura. Hemen dituzue Goienak prestatutako bideo albistea eta argazki erreportaia. 2010eko urtarrileko azken igandean abiatu ...

Gehiago irakurri

Escamot català 2018: kronika, argazkiak eta bideoak

2018/12/14

Sei dantzaldi hiru egunetan. Horiek, agerikoak. Gehi afalosteetan, bapateko beste dantzaldi-jai bana herrietako elkarteetan. Egonaldi trinkoa, aurtengoa. Hemen bildu ditugu Escamot català-ren aurtengo nondik-norakoak, aipatutako guztien argazki eta bideo galeriak, eta beste komunikabide batzutan j...

Gehiago irakurri

Abenduko zubian Escamot català-rekin dantzaldiak

2018/11/28

Laugarren urtez izango dugu Euskal Herrian Kataluniako Escamot català dantza-txangoa, bazterrak dantzan jartzeko prest. Hau izango da aurtengo dantzaldien egutegia: - Abenduak 6, osteguna: IRUÑEA – Kafe Zentral – 19:30 - Abenduak 7, ostirala: ALTSASU – eguerdian Altsasukoek...

Gehiago irakurri

Gérard Godon-ekin dantzaldia 2018: argazki galeria

2018/04/24

Hurbilekoa, dibertigarria, eta batez ere goxoa, Gérard Godon-ek Espaloia kafe antzokian eman zigun dantzaldia. Bigarren urtez izan dugu asteburuan Baionan eta Elgetan dantzaldi bana ematen. Harrera ikusita, antolatzaileok hasi gara jada datorren urtekoa zehazten. Argazki galeria hemen (Goiena...

Gehiago irakurri

Folk dantzaldiak apirilean Baionan eta Elgetan: Duo Godon-Thézé

2018/03/27

Joan den urtean Gérard Godon soinujole frantziarra izan genuen Baionan eta Elgetan dantzaldi goxo bana ematen. Aurten Eric Thézé-k lagunduta etorriko zaigu berriz, bikote formatuan, apirilaren 21 eta 22an. Dantzaldiez gain, Gérard Godon-ek ikastarotxoa ere eskainiko du Ahetzen (Lapurdi): scotti...

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

HERRIXA DANTZAN on Bal bat Canneseko alfonbra gorrian

2018/06/05

Dantzan ari direnetako bat Gérard Godon da, aurten eta iaz gurean izan duguna dantzaldia ematen.
Cannes-eko hondartzan eman zuten dokumentala, eta ondoren dantzaldia, Godon eta beste hainbat musikarirekin.

Hemen dokumentalaren aurrerapena: https://vimeo.com/185192570
Hemen, gaztelaniazko azpitituluekin, nahiago duzuenontzat: https://www.youtube.com/watch?v=1rHCa4K2WHU&t=27s

HERRIXA DANTZAN on Folk dantzaldiak apirilean Baionan eta Elgetan: Duo Godon-Thézé

2018/04/17

Azken orduko oharra: Eric Thézé-k bizikletaz istripua, eta belauna apurtu omen du. Beraz, Gérard Godon bakarka izango dugu. Halere, arazorik ez. Joan den urtean dantzaldi benetan goxoak eman zizkigun, eta berriro gozatuko dugu!!

HERRIXA DANTZAN on Kontra-dantzan 1967

2017/10/23

Tira, ezohikoak... guretzat. Hori galdu dugulako. Baina han, AEB-etan, oso-oso ohikoak dira, baita gaur egun ere.
Folklore taldeen ereduak ikusten ohituta gaude, bai, hemen ere bai, baina folklore taldeek nonbaitetik hartu dute eredua: tradizioan zeudelako, herrian dantzatzen zirelako, alegia (gehienetan).
Herrixa Dantzan dantzaldietan asko baliatzen ditugu kontradantzak, Euskal Herrian ohikoago ditugun moldeetan. Oso baliagarriak dira herri-dantzarako.

HERRIXA DANTZAN on Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean

2015/03/13

Zorionak eta aurrerabide oparoa Karrikadantzari!! Dantzaldi ederra da zuena. Gogo handia dut Kafe Zentraleko saioak ezagutzeko.

Herrixa Dantzak hileroko saioak ere aterpean dira. Horietatik bi, tabernatan. Dudarik ez, tabernak beste giro bat ematen dio dantzaldiari, eta beste oihartzun bat. Ederra Iruñeako leku berri hori aprobetxatzea, eta zoriontzekoa / eskertzekoa Kafe Zentralek Karrikadantzari babesa ematea.

HERRIXA DANTZAN on Dantzan.eus domeinuan gaude dagoeneko

2014/12/03

Zorionak! Biba dantzan.eus!
Herrixadantzan ere .eus izango da, jakina.

HERRIXA DANTZAN on Sostoaren San Joanetako kontzertuan

2014/07/01

Arrasaten antzeko bi esperimentu egin ditugu ekainean, kale kantua antolatzen duen Portaloi elkartearekin.
Hileko lehen ostiraletako kale kantu erronda dantzan amaitu genuen, Herrixa dantzan saioa egiten ari ginen Uarkape tabernan: kantariak kantuan eta haiekin gu dantzan.
Ekainaren 14an Kantu Eguna ospatu zuten, hainbat lekutatik etorritako kantuzaleekin. Portaloi elkarteak proposatuta, arratsaldean kantu-dantza erromeria egin genuen herriko plazan: pieza batzuk txistularien doinuekin, beste batzuk kantatuak (txistulariek lagunduta).
Bi saiook bapatean, entseiurik gabe, natural. Gabeziak gabezi, esperimentu politak izan dira, gustagarriak. Iruditzen zait gehiago landu beharreko formatua dela.
Izan ere, berezko bikote naturala izan beharko lukeen arren, agerikoa zen biak (kantua eta dantza) elkartzeko ohitura falta, eta hortik gabeziak.

Herrixa Dantzan on dantza.eus domeinua izango dugu

2014/06/12

Pozten nau. Nik ere pentsatu izan nuen .eus domeinuen lehen olatu honetan sar zitekeela dantzan.com, euskal kulturaren erreferentziazko web guneen artean. ZORIONAK eta ongi etorri dantza.eus

Herrixa Dantzan on Txertubi, dantza gidatua

2013/05/17

Errepertorio zabala, sonoritate goxoa, musika abilezia... Herrixa Dantzan saioan izan dugu Txertubi bikotea, eta oso gustura. Gomendatzeko modukoa.

Sinadura kanpaina martxoaren 4-a arte luzatuta

2012/02/23

Dagoeneko dantzan.com-en aldeko 1.172 sinadura jaso ditugu. Hauek eskatu dizkigun lehenbiziko erakundea Gipuzkoako Foru Aldundia izan da, eta martxoaren 6an aurkeztuko ditugu bertan. Oraindik sinatu ez duzuenoi, eskertuko genizueke epe horren barruan egitea. Animo!!

... eta eskerrik asko babes-gutuna sinatu duzuen guztioi. Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik jarraitzea nahi dugula. Lanean jarraituko dugu hala izan dadin, zuen laguntzarekin.

Jarraituko dugu kanpainaren (eta emaitzen) berri ematen. Aupa!!

Mendi Alde dantza taldeari oharra

2012/02/23

Eskerrik asko, Mendi Alde Dantza Taldea. Halere, mesedez, dantzan.com-en aldeko zuen jarrera efektiboa izateko, babes-gutunaren jarraian dagoen formularioa bete eta bidali ("Enviar" botoia). Horrela jaso behar ditugu sinadurak, modu automatikoan. Zuen sinadura ez dugu oraindik jaso.