Dokumentuaren akzioak
Bal bat Canneseko alfonbra gorrian
Erromeria antolatu zuten Canneseko Zinema Jaialdiko 2018ko edizioko irekiera-ekitaldian. Laetitia Cartonek 2016an Le Grand Bal dokumentala grabatu zuen Gennetineseseko Le Grand Bal de l´Europe jaialdian. Azken bizpahiru hamarkadatan loraldi eta goraldi handia bizi dute bal izenarekin ezagutzen diren gidatutako dantzaldiek Europan, bereziki Frantzian. Udan tokiko hainbat dantza ikasteko jende ugari elkartzen da jaialdiotan ikastaroak, dantzaldiak, festak eta oporrak uztartzen dituzten ekitaldietan. Oro har, landa-eremuetan egiten dira, eta mazurka, polka, jauzi, eskotix eta antzeko dantzak uztartzen dituzte natura babesteko kontzientzia ekologikoarekin. Jaialdi horien artean ezagunenetakoa da Auberniako Genetinnes herrian egiten dena. Handik iritsi zen Euskal Herrira egun ezagutzen dugun dantzaldi gidatuen formatua, Patxi Perezen eta Joseba Tapiaren eskutik. Zarrabete, gaita, klarinete eta arrabitaz lagunduta, zinemaren munduak ohiko dituen galako jantziekin dokumentaleko lantaldea alfonbra gorrian dantzan agertu zen. Le Grand Bal dokumentalaren aurkezpena, Cannes, 2018.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak
Cannes-eko hondartzan eman zuten dokumentala, eta ondoren dantzaldia, Godon eta beste hainbat musikarirekin.
Hemen dokumentalaren aurrerapena: https://vimeo.com/185192570
Hemen, gaztelaniazko azpitituluekin, nahiago duzuenontzat: https://www.youtube.com/watch?v=1rHCa4K2WHU&t=27s