Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Xuriach-ek 15 urte: ospakizun dantzaldia Bartzelonan

Dokumentuaren akzioak

Xuriach-ek 15 urte: ospakizun dantzaldia Bartzelonan

2025/01/24 11:50

Xuriach konpainiak 15. urteurreneko ospakizun-dantzaldia eman zuen azaroaren 15ean Bartzelonako Divendres a la Plaça del Rei dantzaldien programazioaren barruan.

Dantza historikoa plazara eramanda, esparru sozialera. Kontradantzak, korroko dantzak, ball pla i corranda... baita jota eta jauziren bat ere, bideoan ageri denez.

Kataluniako Xuriach konpainia erreferentziazkoa dugu gurean. Bertako dantza-maisu Carles Mas (bideoan musikari lanetan) gutxienez hirutan izan dugu Euskal Herrian Berpizkunde eta Barroko garaietako dantza historikoa ezagutzeko ikastaroak ematen. 2005. urtean Gasteizko Udal Folklore Akademian, eta 2015 eta 2019an Dantzan Ikasi programaren baitan. Beti ere konpainiako musikari bat lagun.

Mikel Sarriegik ere iturri garrantzitsua izan du Carles Mas Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua ikerketa lanean. Liburuaren aurkezpen ofizialeko ekitaldian ere parte hartu zuen, eta Dantzan Ikasiren baitan garatzen ari den ikastaroan harekin praktikan aritzeko aukera izango dugu otsailaren 15eko saioan.

Bestalde, Marc Riera eta Joan Codina urtero hartu ohi ditugu geurean, Escamot català ekimeneko partaide.

Plaça del Rei dantzaldien erreferentziazko gunea dute Katalunian: 1985. urtetik programazio egonkorra, udazken eta udaberrian ostiralero. Carles Masek bitxikeria gisa azaldu digunez, bere eta gaur egun Xuriacheko partaide diren musikari batzuren bapateko ekimen batetik piztu omen zen gaur egun Divendres a la Plaça del Rei dantzaldi egonkorren ohitura.

 

  • BIDEOA: "Ball i sarau amb Xuriach" (2024)
  • Bideogileak: Marta Ferrer eta Pedro González Rubio
  • Esker ona: Balls a la Plaça del rei elkarteari

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.