Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zure sinadura dantzan.com-en alde

Dokumentuaren akzioak

Zure sinadura dantzan.com-en alde

Bidaltzen dituzun datuak dantzan.com-ek kudeatuko ditu zuzenean.

Ziurtatu hemen zure sinadura jaso ote dugun:

Aldez aurretik, eskerrik asko zure laguntzagatik.

Dokumentuaren akzioak

2012/02/23 13:37

Dagoeneko dantzan.com-en aldeko 1.172 sinadura jaso ditugu. Hauek eskatu dizkigun lehenbiziko erakundea Gipuzkoako Foru Aldundia izan da, eta martxoaren 6an aurkeztuko ditugu bertan. Oraindik sinatu ez duzuenoi, eskertuko genizueke epe horren barruan egitea. Animo!!

... eta eskerrik asko babes-gutuna sinatu duzuen guztioi. Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik jarraitzea nahi dugula. Lanean jarraituko dugu hala izan dadin, zuen laguntzarekin.

Jarraituko dugu kanpainaren (eta emaitzen) berri ematen. Aupa!!

Mendi Alde Dantza Taldea
2012/02/22 17:23

Guk ere web honen aldekoak agertu nahi dugu. Animatu nahi zaituztegu arazo honi aurre egiteko. Horrez gain, eskertzekoa da Euskal Herriko kulturaren alde zuek egindako ahaleginak. Ordainezina bada ere, Gobernuko erakundeek hemen daukate guztion den dirua ondo erabiltzeko, batez ere eskeintzen dena ordaindu behar denarekin kontuan izanik.

user
2012/02/17 14:54
k
2012/02/12 02:31

euskal herri-izaeraren ondarea, euskal ohitura ta kulturaren parte. gure historia sortzen jarraitzeko derrigorrezko altxorra

user
2012/03/30 16:20

Ikusgai jarri dugu (albiste honen goiko aldean) dantzan.com-en aldeko babes gutuna sinatu duzuenon zerrenda.

Bertan ziurta dezakezu zure atxekimendua jaso dugun ala ez. Zure izena ez bada zerrendan agertzen, ez dugu jaso. Hala bada, formularioa berriz bete eta bidali.

Zergatik jarri dugu ikusgai sinatzaileen zerrenda?

  • Zuetako batzuk adierazi diguzue ezin duzuela jakin zuen sinadura benetan iritsi den, ala "galdu" egin den Interneten. Beste hainbat kasutan ere, zuetako batzuk bitan (edo gehiagotan) sinatu duzue.
  • Hori gainditzeko, jasotako atxekimenduak argitaratzea erabaki dugu, pdf dokumentua sortuta.
  • Dokumentuan bakarrik izen-abizenak eta herria agertzen dira, ez gainontzeko datu pertsonalak.
  • Izenak bilatzea errazagoa izan dadin, alfabetikoki ordenatu ditugu. Lehenego bi orrietan erakunde/elkarteak jarri ditugu, eta ondoren norbanakoak.
  • Jasotako sinaduren zerrenda publiko hau eguneratzen joango gara.
  • Dantzan.com-en aldeko babes-gutuna sinatu baduzu, baina ez baduzu zure izena publikoki agertzerik nahi, esaiguzu eta berehala ezabatuko dugu zerrenda publikotik.
2012/02/23 13:19

Eskerrik asko, Mendi Alde Dantza Taldea. Halere, mesedez, dantzan.com-en aldeko zuen jarrera efektiboa izateko, babes-gutunaren jarraian dagoen formularioa bete eta bidali ("Enviar" botoia). Horrela jaso behar ditugu sinadurak, modu automatikoan. Zuen sinadura ez dugu oraindik jaso.

Carolyn
2012/02/16 20:24

This website is a tremendous resource for all involved and interested in Basque dance and culture. Keep it alive!

user
2012/03/30 16:46

Aurrerantzean, dantzan.com-en aldeko ekimenak eta hauen inguruko berriak, dantzan.com web gunearen bitartez eta batez ere [dantzan] posta zerrendaren bitartez zabalduko ditugu.

Oraindik posta zerrendako kide ez bazara, hemen egin dezakezu harpidetza: http://www.dantzan.com/foroa 

  • [dantzan] posta zerrenda (edo foroa) da dantzan.com-ek bidaltzen dituen berri eta eduki guztiak zuzenean jasotzeko bide zuzen eta erosoena: albisteak, bideoak, ekimenak, ekitaldiak, ikastaroak...
  • Orain ez, itxita dagoelako, baina espero dugu lehen bait lehen dantzan.com bere ohiko martxa hartzea berriz, eta hasiko da egunero dantzaren inguruan mugitzen den guztiaren berri bidaltzen.
  • Gainontzeko zerrendakideek ere kanal hori erabili ohi dugu gure berriak zabaltzeko.
  • Horrenbestez, dantzaren mundutxo hau zure interesekoa bada, animatu nahi zaitugu [dantzan] posta zerrendan izena ematen. Horrela, bapateko komunikazioan lotuta gauden dantza zaleon komunitatea handituko dugu. Bide baliagarria da dantzaren nondik-norakoen berri jasotzeko.
  • [dantzan] posta zerrendara bidalitako mezu guztiak zure e-postan jasoko dituzu, edozein mezu bezala, baina [dantzan] aipamena izango du aurretik jarrrita, jakiteko nondik datozen. 

 

Bestalde, dantzan.com-en aldeko babes taldearekin harremanetan jarri nahi baduzu, hau da gure helbidea: dantzanbizi@gmail.com (abian jarri diren / jarriko diren ekimenen inguruko iradokizunak edo dena delakoak komentatzeko).

user
2012/03/30 16:08

1.500 sinadura baino gehiago jaso ditugu, eta oraindik ere jarraitzen dugu atxekimenduak jasotzen egunez-egun. Sinadura bilketak martxan jarraituko du, eta dantzan.com-ek behar duenean, dagokion erakundeari erakutsiko dizkio unean uneko emaitzak, jasotako babesaren adierazgarri.

  • dantzan.com-eko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara sailetako arduradunekin, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailekoekin, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailekoekin bildu dira, erakunde horiek dantzan.com-i emango dioten sostenguaz jarduteko. Bertan entregatu zaizkie orain arte jasotako sinadurak, eta oso positiboki baloratu dituzte.
  • Erakunde hauen aldetik jasotako laguntza konpromisoa positiboa da, baina ez nahikoa dantzan.com-en jarraipena bermatzeko. Horregatik, lanean jarraitu beharra dago finantziaketa nahikoa lortu edo hitzartu artean.
  • Eskerrik asko babes-gutuna sinatu duzuen guztioi, hor egoteagatik eta hain azkar erantzuteagatik. Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik jarraitzea nahi dugula.
  • Dantzan.com-en aldeko babes taldekook lanean jarraituko dugu, dantzan.com lehen bait lehen (eta baldintza egokietan) berriz martxan has dadin gure ahalegina egiten, zuen laguntzarekin.

 

 

 

1542 norbanakoen eta 92 erakunde/elkarte/talde/ekimenen sinadurak bildu dira. Azken atxekimendua abuztuaren 15ean jaso genuen. Ordutik, sinaduren jarioa etenda dago.

Orain, dantzan.com berriz daukagu martxan, baina hau ez da amaitu. Etenaldia ekarri zuen egoera (finantziaketa falta) ez da konpondu. Horregatik, dantzan.com-en aldeko babes taldeak lanean jarraituko du ekimen eta proposamen berriekin.

Zerbitzua berriz abiatzeko, benetan esanguratsuak izan dira sinadura kanpainan jasotako atxekimenduak. Bai dantzan.com-eko arduradunei eta babes-taldeari adorea emateko, bai diru-laguntza eman duten erakundeei (Gipuzkoako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza) zerbitzu honen oihartzuna erakusteko.

Bizi dantzan, dantzan bizi!!
Ba ez. Sinaduren jarioa ez da eten. Azken egunotan berriz izan dugu sinaduren jariotxoa. Azken orduko 'despistatuak' ote?? Hala ere, segi horrela, segi babes-gutuna sinatzen, oraindik egin ez duzuenok. Sinadura bakoitza da beharrezkoa.

1577 norbanakoen eta 93 talde/elkarte/erakunderen atxekimenduak jaso ditu babes gutunak gaur arte.
1691 atxekimendu jaso ditu dantzan.com-en aldeko babes gutunak gaur arte: 1595 norbanako eta 96 talde/elkarte/erakunde. Azken atxekimenduak abenduan jaso ziren.

Kanpaina honek bete zuen bere helburua eta ez dugu gehiago zabaldu.

Azken hilabeteetan, dantzan.com-en aldeko beste bi kanpaina bultzatu ditugu: "Ni ere dantzan.com bizi naiz", gehiago ezagutzera eman eta erabilera sustatzeko, eta batez ere, babesle kuoten bitartez dantzan.com diruz laguntzeko kanpaina.

Babestu dantzan.com!! Bizi dantzan!! Dantzan bizi!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.