Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Herrixa Dantzan dantzaldiak ere itzuliko dira

Dokumentuaren akzioak

Herrixa Dantzan dantzaldiak ere itzuliko dira

2022/10/05 07:05

2020ko martxotik etenda... berriz abiatuko dira Elgetako Espaloia kafe-antzokiko Herrixa Dantzan dantzaldiak, "jada fundamentuz dantza gaitezkeenez".

Urritik apirilera antolatuko dira dantzaldiak, hilean behin, normalean hileko azken igandean 19:00etan (salbuespenak salbu). Orain arte ohikoa izan denez, aurten ere dantzaldietako batzuk zuzeneko musikaz izango dira.

Aurtengo egutegiaren aurrerapena:

  • Urriak 30
  • Azaroak 27: "Euskal Herriko plazetarako dantza berriak" egitasmoaren jendaurreko aurkezpen-dantzaldia (zuzeneko musikaz)
  • Abenduak 9: Escamot català
  • Urtarrilak 29
  • Otsailak 26
  • Martxoak 26
  • Apirilak 30

(ziurtatu datak dantzan.eus-eko agendan: dantzan.eus/agenda)

Maiatzean ez da Herrixa Dantzan dantzaldirik izaten, Eibarren Euskal Jaia ospatzen delako azken igandean (arratsaldez dantzaldi handia), eta haren alde egiteko.

Azaroaren 27rako hitzordu berezia

Azaroaren 27ko saioa berezia izango da: "Euskal Herriko plazetarako dantza berriak" proiektua aurkeztuko dugu, zuzeneko musikak lagunduta: Alboka taldea eta Iker Allur soinujolea (eingo).

Gipuzkoako Dantzaguneak babestutako proiektua izan da, Sortutakoak Tradizionala 8. deialdian. Bezperan ere Dantzan Ikasi programako ikastaroa antolatuko da, proiektu honen nondik-norakoak eta emaitzak aurkeztu, eta proposatutako dantzak probatzeko.

Urriaren 30eko saioa, azarokoa prestatzeko baliatuko dugu. Hala, proiektuko dantza batzuk aurreratu edo prestatuko ditugu.

Erreferentziazko dantzaldia

2010etik, Espaloia kafe-antzokiko Herrixa Dantzan dantzaldiak, erreferentziazko dantzaldi eta bilgune dira herriko eta inguruko zaleentzat. Inguru osoko zaleak erakartzen ditu Elgetara: Debagoiena, Debabarrena, Durangaldea... baita urrutiagotik ere.

Dantzaldi honek badu berezitasunik: formatoaren sinpletasuna, musikaren goxoa, tokia bera, eta... ezberdina dela. Tradiziozko dantza eta musikaren oinarrian beti, proposamen propioak plazaratzen ditu, bakarrak, ez-ohikoak. Saio bakoitza ere aurrekoaren ezberdina izan ohi da. Sorkuntza, aniztasuna eta irisgarritasuna (parte hartzeko erraztasuna) ditu ardatz, dantzan elkarrekin ondo pasatzeko heburuaz.

Herrixa Dantzan jarraitzeko:  

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.