Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN

Orain arteko ekarpenak

Auzolana eta soka-dantza Sosola baserrian

2017/07/24

Uztailaren 15ean garia biltzeko auzolanean elkartu gara lagunartea Eibarko Sosola baserrian. Garia, bai, Eibarren! Sosola baserrian ogia egiten dute, besteak-beste, eta ogitarako gariaren zati bat bertan ereiten dute azken urteotan. Merienda ederraren ostean, han bildutako batzuk (dantzariak / d...

Gehiago irakurri

Gérard Godon-ekin dantzaldia: kronika eta argazkiak

2017/05/19

Goxoa. Hori izan daiteke Gérard Godon -ekin izan genuen dantzaldia deskribatzeko hitz egokiena. Goxoa, eta interaktiboa, Gérard-ek 'behean' jo bait zuen, dantzarien artean, baita dantzariekin elkar-jokoan ere. Argazki galeria hemen Maiatzaren 7an izan genuen Godon-ekin dantzaldia El...

Gehiago irakurri

Gérard Godon soinujoleak bi dantzaldi Baionan eta Elgetan

2017/03/31

Gérard Godon soinujole frantziarrak dantzaldi bana eskainiko du heldu den maiatzaren 6 eta 7an, Baionan eta Elgetan hurrenez-hurren. Dantzaldiez gain, ikastarotxoa ere eskainiko du Ahetzen (Lapurdi): scottish eta mazurka aldaerak, eta balts irregularrak. Frantziako tradiziozko dantzaldien zirkuit...

Gehiago irakurri

Argazki galeria: Escamot català taldearekin dantzaldia

2016/12/13

Ze giro ederrean eman genuen dantzaldia Kataluiniako Escamot català taldearekin! Itzela! Hogeita piku laguneko taldea etorri zen Kataluiniatik Euskal Herrira abenduko zubi-pasako txangoan. Batzuk musikariak, beste batzuk abeslariak... guztiak plazako dantzariak. Hiru egun, hiru dantzaldi: Iruñean...

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan saio berezia Escamot Català taldearekin

2016/11/29

Abenduko Herrixa Dantzan saioa berezia izango da. Hileko azken igandean ez dugu dantzaldirik antolatuko (Eguberri eguna izanda). Horren ordez, abenduaren 9an folk dantzaldia emango du Kataluiniako Escamot Català taldeak Espaloia Kafe Antzokian, 20:30etan hasita. Txangoa antolatu dute Kataluin...

Gehiago irakurri

Argazki erreportaia

2016/03/04

Dantzaldia Txertubirekin Elgetako Espaloia Kafe Antzokian (2016-02-28): argazki erreportaia argitaratu du Goienak. http://goiena.eus/debagoiena/ 1456843237712 Herrixa Dantzan ekimena / Laguntzailea: Elgetako Udala ...

Gehiago irakurri

Errusia eta Setomaa-ko dantza-afari tematikoa: kronikatxoa

2015/12/17

Abenduaren hamaikan bigarren dantza-afari tematikoa egin genuen Espaloia Kafe Antzokian. Oraingoan, Errusia eta Setomaa herrialdea gai hartuta (Errusia eta Estonia artean zatituta dago Setomaa herrialdea). Aurreko dantza-afarian bezala (Portugal, maiatzean), oraingoan ere gustura asko!! 44 l...

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan-ek antolatuta dantza-afari tematikoa: Errusia

2015/11/09

Herrixa Dantzan ekimenak bigarren dantza-afari tematikoa antolatu du: lagun arteko afari pasa eta dantza, oraingoan Errusia eta Setomaa herrialdea gai hartuta. Abenduaren 11-n izango da, ostiralarekin, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Izena aldez aurretik eman beharra dago. Hennie Konings iraka...

Gehiago irakurri

Ikastaroak: Plazako Dantza Tradizionala

2015/09/08

  Ikusi hemen ikastaroetako egitarauak (pdf)   ARRASATE Hasiera: urriak 2 1. maila: astelehena 18.00 - 19.30 Dantza-txokoa: astelehena 19.30 - 21.00 Antolatzailea: Portaloi elkartea Izena ematea: AED 943 77 12 28 // Gazte Bulegoa 943 25 20 65 ...

Gehiago irakurri

Udako dantza ikastaro monografikoak: soltea eta jauziak

2015/06/10

HERRIXA DANTZAN ekimenak bi ikastaro monografiko antolatu ditu uztailerako: (ikastaro monografiko posible gehiago orri honetan ) 1.- Solteko Dantza (oinarrizko maila) Jota, porrusalda, fandango eta arin-arin, oinarrietatik hasita (zerotik) eta modu errazean. Sinple, baina txu...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

HERRIXA DANTZAN on Plazako dantzen sukarra Iruñea aldean

2015/03/13

Zorionak eta aurrerabide oparoa Karrikadantzari!! Dantzaldi ederra da zuena. Gogo handia dut Kafe Zentraleko saioak ezagutzeko.

Herrixa Dantzak hileroko saioak ere aterpean dira. Horietatik bi, tabernatan. Dudarik ez, tabernak beste giro bat ematen dio dantzaldiari, eta beste oihartzun bat. Ederra Iruñeako leku berri hori aprobetxatzea, eta zoriontzekoa / eskertzekoa Kafe Zentralek Karrikadantzari babesa ematea.

HERRIXA DANTZAN on Dantzan.eus domeinuan gaude dagoeneko

2014/12/03

Zorionak! Biba dantzan.eus!
Herrixadantzan ere .eus izango da, jakina.

HERRIXA DANTZAN on Sostoaren San Joanetako kontzertuan

2014/07/01

Arrasaten antzeko bi esperimentu egin ditugu ekainean, kale kantua antolatzen duen Portaloi elkartearekin.
Hileko lehen ostiraletako kale kantu erronda dantzan amaitu genuen, Herrixa dantzan saioa egiten ari ginen Uarkape tabernan: kantariak kantuan eta haiekin gu dantzan.
Ekainaren 14an Kantu Eguna ospatu zuten, hainbat lekutatik etorritako kantuzaleekin. Portaloi elkarteak proposatuta, arratsaldean kantu-dantza erromeria egin genuen herriko plazan: pieza batzuk txistularien doinuekin, beste batzuk kantatuak (txistulariek lagunduta).
Bi saiook bapatean, entseiurik gabe, natural. Gabeziak gabezi, esperimentu politak izan dira, gustagarriak. Iruditzen zait gehiago landu beharreko formatua dela.
Izan ere, berezko bikote naturala izan beharko lukeen arren, agerikoa zen biak (kantua eta dantza) elkartzeko ohitura falta, eta hortik gabeziak.

Herrixa Dantzan on dantza.eus domeinua izango dugu

2014/06/12

Pozten nau. Nik ere pentsatu izan nuen .eus domeinuen lehen olatu honetan sar zitekeela dantzan.com, euskal kulturaren erreferentziazko web guneen artean. ZORIONAK eta ongi etorri dantza.eus

Herrixa Dantzan on Txertubi, dantza gidatua

2013/05/17

Errepertorio zabala, sonoritate goxoa, musika abilezia... Herrixa Dantzan saioan izan dugu Txertubi bikotea, eta oso gustura. Gomendatzeko modukoa.

Sinadura kanpaina martxoaren 4-a arte luzatuta

2012/02/23

Dagoeneko dantzan.com-en aldeko 1.172 sinadura jaso ditugu. Hauek eskatu dizkigun lehenbiziko erakundea Gipuzkoako Foru Aldundia izan da, eta martxoaren 6an aurkeztuko ditugu bertan. Oraindik sinatu ez duzuenoi, eskertuko genizueke epe horren barruan egitea. Animo!!

... eta eskerrik asko babes-gutuna sinatu duzuen guztioi. Garbi dago dantzan.com inporta zaigula, eta bizirik jarraitzea nahi dugula. Lanean jarraituko dugu hala izan dadin, zuen laguntzarekin.

Jarraituko dugu kanpainaren (eta emaitzen) berri ematen. Aupa!!

Mendi Alde dantza taldeari oharra

2012/02/23

Eskerrik asko, Mendi Alde Dantza Taldea. Halere, mesedez, dantzan.com-en aldeko zuen jarrera efektiboa izateko, babes-gutunaren jarraian dagoen formularioa bete eta bidali ("Enviar" botoia). Horrela jaso behar ditugu sinadurak, modu automatikoan. Zuen sinadura ez dugu oraindik jaso.

HERRIXA DANTZAN

HERRIXA DANTZAN

HERRITARRAK PLAZAN ELKARREKIN DANTZAN

 

Plazako dantza tradizionala ikasi, aberastu, elkarrekin gozatu eta zabaldu.

Dantza... jalgi hadi plazara!!

 

Ikastaroak 2017-18

Gidatutako dantzaldiak

Dantza afari tematikoak

Ikastaro monografikoak

 

 

 

HARREMANETARAKO

Patxi Montero

Tel: +34 943 78 90 70

www.herrixadantzan.eus

 

 


Babestu dantzan.com