Dokumentuaren akzioak
Plazako dantza tradizionala: kalitatean sakontzen
MINTEGIA
Kalitatea, ez kanpoko ‘ikusleei’ begira, baina barrura begira, dantza sakonagotik sentitzeko.
Musika ulertu, musika sentitu, musika dantzatu.
Dantzaren kalitatean sakontzeko mintegia abiatu nahi dugu. Kalitatea, ez kanpora begirakoa (balizko ikusleei), baina barrenera, norberak dantza sakonagotik sentitu eta adierazteko.
Irakasle-ikasle ohiko ikastaroa baino, elkarrekin egingo dugun esplorazio / lantze / trebatze bide bat izan nahi du.
Iparrak:
- Musika: musika ulertzea, musika sentitzea, musika dantzatzea.
- Autonomia landu
- Askatasuna: molde zurrunak gainditu, eta jolastu, inprobisatu (musikaren eta dantza-sistemaren mugen barruan).
- Aniztasuna: dantza-sistema bakoitzaren moldeen barruan, dantza nork bere norberetasunetik sentitu eta adieraztea, bere modura… klonik gabe.
- Sistema bakoitza sakonago ezagutu
Arloak eta zertzelada batzuk:
- Bikote dantzak lotuan: Pausobikotik mazurkara / Bikotearen lotura, gidatzea, jarraitzea. / Pisuaren kudeaketa, inertzia, oreka… / Notak zapaltzen, aldaerak, jolastea, etenak… / Beste eremu batzuk: erritmo ez-ohikoak, errenak, tenpo eta doinu ‘zailagoak’…
- Solteko dantza: Solteko dantzaren oinarrietan barrena: eredu arkaiko eta naturalagoak, eta hortik abiatu. / Oinarrizkoa eta apaindurak / Ereduak: bateko eta besteko ohiturak ezagutu, eredu zehatzak aztertu. / Markatzea eta jarraitzea / Dantzakera: distantzia, bolumena, komunikazioa, grazia… / Aniztasuna eta askatasuna, ‘urratsak’ aukeratu eta adierazteko. / Pultsuekin jolasten / OHARRA: ‘urrats berriak’ lantzea ez dago lehentasuneko helburuen artean.
- Brale eta jauziak: Nola dantzatu, jarrera (taupada, borobila, taldearekin konexioa, urratsak ixteko moduak…) / Ereduak (iturri onetik edaten…) / Dantza jauzien lojika ulertu / Oinarriak, estiloak eta apaindurak. / Aniztasuna eta jolasa / Musika dantzatu (musika sentitu, musikatik urratsetara, musikarekin jolastu.) / Agindurik gabe dantzatzea / OHARRA: helburuen artean ez dago ‘erdizka’ egiteko hamaika forma lantzea (adibidez), edo urratsekin nahi ahala jolastea.
- Ingurutxoen sistema: Ingurutxoen sistema, protokolotik at. / Jolastu, sortu, gozatu. / Sorkuntzak
- Kontradantzen sistema: Kontradantzen sisteman zaindu beharrekoak / Jolastu, sortu, gozatu. / Sorkuntzak
- Baztango mutildantzak
- Dantza zehatz batzuk (eskaerarik balego): Lantz edo Baztango zortzikoa / Larrain-dantza / Soka-dantza
- Beste dantza batzuk (betegarri): sokan, irradakak, makil-dantzak, sorkuntzak...
- Dantzan irakasteko irizpide eta baliabideak (pedagogia), dantza-irakasleentzako.
Nori zuzenduta:
Dantza sentitzen sakondu nahi duten eskarmentudun dantzariak / dantzazaleak (Baldintzak: dantza-sistema hauetan eskarmentu nahikoa, ezagutzea, gutxieneko maila duina, eta ikuspegia irekitzeko jarrera.)
Dantza-irakasleak
Info praktikoa:
- Non: Espaloia kafe-antzokia - ELGETA
- Maiztasuna: hilean behin
- Saioen iraupena: bi ordu
- Saioak monografikoak izango dira: aukeratutako arlo bat + betegarriren bat
- Egunak: ostiral arratsaldea / edo larunbata / edo igandea (finkatzeko)
- Hasiera: 2025eko urtarrila
- Saioen jarraian, jan-edanerako eten baten ondoren, Mazurka Gauak.
- Prezioa: 10,00 euro / saio (saioa + Mazuraka Gauak dantzaldia)
Zure interesa adierazteko:
Dantzan sakontzeko proposamen hau zure interesekoa baldin bada, mesedez bete ondorengo formularioa, gaiak / egunak / ordutegia finkatzeko lagungarri.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HERRIXA DANTZAN
HERRITARRAK PLAZAN ELKARREKIN DANTZAN
Plazako dantza tradizionala ikasi, aberastu, elkarrekin gozatu eta zabaldu.
Dantza... jalgi hadi plazara!!
HARREMANETARAKO
Patxi Montero
Tel. / Whatsapp: +34 675944609
Telegram: t.me/herrixadantzan
- Euskal Herriko plazetarako dantza berriak
- Bideo erreportaia: GoiTB 2018-01-30
- Bideoa: Herrixa Dantzan zuzenean 2010-03-28
- Argazki erreportaia: 2010-03-28
- Argazki erreportaia: 2016-02-28 (Goiena)
- Argazki erreportaia: 2017-09-30 (Goiena)
- Argazki erreportaia: 2018-11-17 (Eltzia Eguna, Oñati)
- Argazki erreportaia: 2019-11-24 (Goiena)
- Hemeroteka
- Dantza-ikastaroak: ikasleentzako baliabideak