Escamot catala 2024: hamargarrenez Euskal Herrira
Hamar urtez, urteroko txangoan, jada ohikoa bihurtu zaigu Escamot calatà-ren bisita abenduko zubian. Aurten zubi laburra, eta hiru geldiadi egingo dute, Lakaben, Elorrion eta Iruñean.
EGITARAUA:
Abenduak 6: Lakabe (Nafarroa)
- 12:00 Dantzaldia
Abenduak 6: Elorrio (Bizkaia)
- 19:00 Dantzaldia plazan, udaletxe ondoko karpan.
- Ondoren partekatze-afaria, norberak ekarritakoarekin.
- Biharamunean (abenduak 7) kalejira 11:00etan hasita.
- Laguntzaileak: Elorrioko Udala, Txintxirri ikastola.
Abenduak 7: Iruñea
- 18:30 Dantzaldia Ansoleaga aretoan (San Frantzisko kalea, 5)
- Laguntzailea: Ortzadar Folklore Elkartea
Abenduak 8: Iruñea
- 11:00 Kalejira Mercaderes-en hasita.
2015ean antolatu zuen Escamot catalàk Euskal Herrira dantzaldi-txangoa estrainekoz. Lehen urte hartan Elorrion egin zuten geldialdia eta bapateko dantzaldia sortu. Horregatik, hamargarren urteurreneko data seinalatu honetan, Elorrioko lagunek esker oneko ospakizun-dantzaldia antolatu dute.
Urtetik urtera haunditzen joan da Escamot català-ren sona (hain da eder eta goxoa sortzen duten giroa), eta hamar urteotan herri hauetan eskaini dituzte dantzaldiak, batzuetan antolatuta, beste batzuetan bapatekoak: Iruñea, Lakabe, Elorrio, Elgeta, Durango, Gasteiz, Donostia (Guardetxe), Ahetze, Altsasu, Zarautz, Lizarra, Baratze baserri-eskola (Gautegiz Arteaga), Baigorri, Irurita, Leitza, Gernika, Bergara, Igorre eta Orion.