Escamot català Euskal Herrian 2022: zazpi hitzordu
Abenduko zubian dagoeneko ohiturakoa bihurtzen ari zaigu Escamot català-ren bisita, gure zorionerako. Zortzigarren urtez, aurten zortzi eguneko ibilbidea egingo dute, eta zazpi herritan dantzarako hitzorduak, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoan.
Hauxe aurtengo egitaraua:
Abenduak 3: Baigorri (Behe Nafarroa)
- Plaza Xoko - 18:30
- Basaizea elkartearen eskutik
Abenduak 4: Irurita
- Gizarte Bilgunea - 18:30
- Iruritako Dantzariak elkartearen eskutik
Abenduak 5: Iruñea
- Katakrak - 18:00
- Ortzadar elkartearen eskutik
Abenduak 6: Leitza
- Plaza edo karrapea - 18:30
- Aurrera dantza-taldearen eskutik
Abenduak 8: Gernika
- 12:00 kalejira, Astratik hasita (Escamot català + Sigi-Saga + eingo-eskola)
- 17:00 dantza-tailerra Astran
- 19:30 dantzaldia Astran
- Elorrioko lagunak, Sigi-Saga elkartea (Bilbo) eta eingo-eskolaren eskutik.
- Laguntzaileak: Astra, Gernikako Udala.
Abenduak 9: Elgeta (Herrixa Dantzan)
- Espaloia kafe-antzokia
- 19:00 dantzaldia (Escamot català)
- 21:00 afaltzeko tartea (eko-taloak)
- 22:00 osteko dantza-elkartrukea (Patxi Montero + Escamot català)
- Laguntzailea: Elgetako Udala
Abenduak 10: Bergara
- Seminarixoa aretoa - 18:00
- Bergarako Udalaren eskutik eta Bergarako lagunek lagunduta
Tokian-tokian, aipatutako talde edo elkarte bakoitzak laguntzen du, dela dantzaldia antolatzen, dela escamot-ei abegi egiten (harrera, otorduak, ostatua...). 'Txapela' edo 'botea' jarri ohi dute, txangoko gastuei aurre egiten laguntzeko. Aurten Kataluniako hogeita hamabost musikari/dantzarik hartuko dute parte Euskal Herrirako txangoan (guztira, ez egunero).
Eta zer dantzaldi mota? Ba plazako dantzaldi soziala. Emango dituzte gurean ere ohiko ditugun asko (baltsak, pasodobleak, eskotixak, mazurkak, jauziak, hemengo eta hango jotak, Lantzeko zortzikoa, Chapelloise, Borobila, beste kontradantza batzuk...), eta azalduta, Kataluniako eta Gaskoina-Okzitaniako dantzak (sokan, korruan...). Giro ona, hori ziur!! (normalean, ezer arrarorik ez bada...)
Aurreko urteetako kronika batzuk:
- 2019: https://dantzan.eus/kidea/herrixadantzan/escamot-catala-2019-kronika-argazkiak-eta-bideoak
- 2018: https://dantzan.eus/kidea/herrixadantzan/escamot-catala-2018-kronika
- 2017: https://dantzan.eus/kidea/herrixadantzan/escamot-catala-2017-kronika
- 2016: https://dantzan.eus/kidea/herrixadantzan/argazki-galeria-escamot-catala-taldearekin-dantzaldia