Dokumentuaren akzioak
Escamot català-rekin dantzaldia 2017: kronika eta argazkiak
Escamot català taldea abenduaren 7-an jaso genuen Elgetan, Herrixa Dantzan saioen barruan. Kronika, emoziotik idatziko dut: Ze giro polita!!
Bigarren urtea izan da, eta datorren urtean ere berriz antolatzeko asmotan, hain da gertukoa sortzen den dantza-giroa, bai elkar-harremana ere. Zenbaitetan 'magia' hitza erabili ohi da momentu berezi batzuk deskribatzeko. Escamot català-ren dantzaldiek Espaloia kafe-antzokian, badute magikotik zerbait.
Dantzaldiaren aurretik, aurten dantza-tailerra eskaini zuen Joan Codinak. Eskatu genion Euskal Herriaren mugaz bestaldean daukagun Okzitania herrialde zabaleko soka-dantza, korru-dantza eta dantza-kantatuen mostra txiki bat erakustea, geurean galduago edo alboratuago ditugun dantza-molde horiek apur bat ezagutu eta sentitzeko. Hala, Biarnoko jauzien dantzakeran abiatuta, dantzatu genituen ondoren brale kantatu bat, korruko dantza kantatu bat eskuak lotuta, beste korruko dantza kantatu bat eskuak aske, eta bikoteka, polka erritmoan korruko koreografia bat, beste bat txotis edo scottish erritmoan, eta kontradantza bat (guretzat bitxi gertatu zen airean, Euskal Herrian ohiko ditugunetik nahiko bestelakoa). Dantza gehienak Gaskoinak omen ziren.
Euskal Herriko berrogeita hamar lagunek hartu genuen parte tailerrean. Gehienak, ohi bezala, inguruko eskualdeetatik bildutakoak (Debagoiena, Debabarrena, Durangaldea), baina baita Bilbo edo Zarautz aldetik etorritakoak ere, besteak beste.
Dantza-tailerraren ostean etena, taloa jateko. Julen Altzelairen taloek ere ekarpen handia egiten diote gau-giroari. Talo-ilara amaituta, dantzaldia hasi genuen, nahi baino beranduago, ehun lagunetik gora estu-estu: geurean ezagun ditugun pasodoble, balts, txotis, mazurka, Borobila, Chapelloise, bals-kontradantzak... Okzitaniako eta Kataluniako dantza batzuk (bertan azalduta)... Mallorkako jota eta boleroa... baita ere fandango, arin-arin, Lantzeko zortzikoa, jauziak... (geure mugetatik kanpo ere ezagunak folk dantzaldien zirkuituan). Eta amaitzeko, jada ordu txikitan (nahi baino beranduago, eta azken dantzariekin), La estaca, eta Txoria-txori abestia. Amaiera goxo eta lasaia.
Jarraian, beste komunikabide batzutan jasotako erreportaiak:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HERRIXA DANTZAN
HERRITARRAK PLAZAN ELKARREKIN DANTZAN
Plazako dantza tradizionala ikasi, aberastu, elkarrekin gozatu eta zabaldu.
Dantza... jalgi hadi plazara!!
HARREMANETARAKO
Patxi Montero
Tel. / Whatsapp: +34 675944609
Telegram: t.me/herrixadantzan
- Euskal Herriko plazetarako dantza berriak
- Bideo erreportaia: GoiTB 2018-01-30
- Bideoa: Herrixa Dantzan zuzenean 2010-03-28
- Argazki erreportaia: 2010-03-28
- Argazki erreportaia: 2016-02-28 (Goiena)
- Argazki erreportaia: 2017-09-30 (Goiena)
- Argazki erreportaia: 2018-11-17 (Eltzia Eguna, Oñati)
- Argazki erreportaia: 2019-11-24 (Goiena)
- Hemeroteka
- Dantza-ikastaroak: ikasleentzako baliabideak