Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Argazki galeria: Escamot català taldearekin dantzaldia

Dokumentuaren akzioak

Argazki galeria: Escamot català taldearekin dantzaldia

2016/12/13 19:20

Ze giro ederrean eman genuen dantzaldia Kataluiniako Escamot català taldearekin! Itzela! Hogeita piku laguneko taldea etorri zen Kataluiniatik Euskal Herrira abenduko zubi-pasako txangoan. Batzuk musikariak, beste batzuk abeslariak... guztiak plazako dantzariak. Hiru egun, hiru dantzaldi: Iruñean, Elgetan, eta Gasteizen. Larunbatean, Durangoko Plateruenean ere geldialdia egin zuten, Aikoren Gabonetako erromeria ezagutzeko.

Elgetakoa Herrixa Dantzan dantzaldien egutegian antolatu zen, udalaren laguntzarekin, Espaloia Kafe Antzokian, ostiralean (abenduak 9). Ehun lagun baino gehiago, gutxi batzuk bazterretatik begira, gehienak dantzan gogotsu.

Proposamena, anitza: Europa mendebaldeko folk dantzaldietan eta geurean ere ohiko diren dantzak (borobila, chapelloise, balts erritmoko kontradantzak, pasodoblea, baltsa, txotisa, mazurka...), Okzitaniako sokak, korro-dantzak eta jauziak (Mirabel taldeko Joan Codina-ren eskutik), Mediterraneo aldeko jota eta sardanak... Horietako hainbat, kantuan eta kantuarekin eginak (geurean hain gutxi erabiltzen ditugu dantza kantatuak...).

Bi orduko dantzaldia amaituta, han jarraitu zuen bapateko kantu eta dantza jaiak, euskaldun eta katalanak batera. Julen Altzelai talogilea ere bildu zen orduan dantzara!! (a ze arrakasta gau osoan talo ekologiko goxoek).

Giro ederra. Jendea gustura, pozik. Itzela.

Escamot català txangoan, jende jatorra, pertsona interesgarriak, hainbat musika/dantza ekimenetan dabiltzanak. Heldu den urtean berriz??

Ikusi hemen Goiena aldizkariak argitaratutako argazki galeria (lehenengo minutuetako argazkiak).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.