Dokumentuaren akzioak
Escamot català 2019: kronika, argazkiak eta bideoak.
Abenduko zubia aurten laburra izan arren, 36 laguneko taldea bildu zuen Escamot català ekimenak. Kataluniarrak gehienak, baina Iruñeako eta Iparraldeko lagun batzuk ere barne. Iruñea, Elgeta eta Lakabek hartu dute oraingoan escamot-a. Eta erronka zuzena bota digute: Noizko 'euskalmot' Kataluniara? Helduko diogu horri...
Iruñean lehenbizi, bapateko dantzaldia Gaztelu plazan, eta 19:00etan dantzaldia Geltokin. Antolatzaileen esanetan, iazko Zentral baino leku eskasagoa izanik, ez zuten lortu iazko harrera ona ere. Ondoren, afaria eta afalostekoa Ortzadar folklore elkartearen egoitzan.
Elgetan egun osoko egitaraua antolatu genuen. Eguerdian eduki politikoa: harrera udaletxean, tertulia Kataluniako egoerari buruz, eta amaieran, plazan L'estaca eta Txoria-txori abestu genuen elkarrekin, katalaneraz eta euskaraz. Tertulia interesgarria: bertaratutakoek galderak, escamot-kideek erantzunak eta hausnarketa pertsonalak... Oso positiboki baloratu zuten escamot-kideek, beraientzat ere aberasgarria. Elgetako egitaraua Udalarekin elkarlanean antolatu zen, eta bazkaria, udal gobernua duen EH Bildu taldeko bolondresek prestatu zieten, auzolanean.
Arratsaldean, Kataluniako dantzen tailerra eman zuen Joan Codinak (37 izen emate, gehi escamot-kideak): sardana, Mallorca-ko 'fandango Pollencí' eta Sant Ferriol-eko dantza (gure Sorgin-dantza edo Txino-dantzaren parekoa). Ondoren, dantzaldian Terrassa-ko L'estapera dantza herrikoia ere azaldu zuen. Plazarako dantza-sozial dibertigarria.
Dantza-tailerra amaituta, EkoTaloak etxekoen talo goxoak dastatzeko abagunea, eta 20:30etan abiatu zen dantzaldi nagusia... gauerdira arte!!!
Benetan berezia, aurten Lituaniako neska bat bildu da escamot-era. Bere azalpenekin, Lituania eta Letoniako kankles edo kokle musika-tresna bitxien soinu goxoaz, herri haietako dantza bana frogatu genuen (kontradantzak, ekialdeko inguru haietan oso ohikoa denez).
Igandean Nafarroako Lakabe herri okupatuak jaso zuen escamot-a. Esperientzia polita, Lakabe herria eta nondik-norakoa ezagutzea (nola okupatu zuten, nola bizi diren...) eta bertakoekin arratsalde-gaua konpartitzea. Dantzaldi bana bazkal-aurretik eta afalondoan.
Zer dantzatu genuen:
Ohi bezala, Europa mendebaldeko 'folk' dantzaldietan eta Euskal Herrian ere ohiko diren Chapelloise, Borobila, balts-kontradantzak (Patxi eta Konpania taldeak 'Arrosen balsa' deitu zuen hori), pasodoblea, baltsa, mazurka, habanera, txotisa, jotak, jauziak (Biarnoko errepertoriotik), Kataluniako dantzak, Okzitaniako dantza batzuk... Baita Euskal Herritik ikasitako fandango, arin-arin eta Lantzeko zortzikoa ere.
Argazki eta bideoak hemen:
- Goiena 2019-12-07 BIDEO ERREPORTAIA: 'Escamot català' jaia bai, gogoeta ere bai
- Goiena 2019-12-07 BIDEO ERREPORTAIA: Askotariko gogoetan eta pausuak 'Escamot català' ekimenean
- Goiena 2019-12-07 ARGAZKI GALERIA: Gogoetaren ostean, arratsaldean dantza
- Escamot catala Facebook orria
- Elgeta: Escamot català 2019 karpeta (Google Argazkiak)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HERRIXA DANTZAN
HERRITARRAK PLAZAN ELKARREKIN DANTZAN
Plazako dantza tradizionala ikasi, aberastu, elkarrekin gozatu eta zabaldu.
Dantza... jalgi hadi plazara!!
HARREMANETARAKO
Patxi Montero
Tel. / Whatsapp: +34 675944609
Telegram: t.me/herrixadantzan
- Euskal Herriko plazetarako dantza berriak
- Bideo erreportaia: GoiTB 2018-01-30
- Bideoa: Herrixa Dantzan zuzenean 2010-03-28
- Argazki erreportaia: 2010-03-28
- Argazki erreportaia: 2016-02-28 (Goiena)
- Argazki erreportaia: 2017-09-30 (Goiena)
- Argazki erreportaia: 2018-11-17 (Eltzia Eguna, Oñati)
- Argazki erreportaia: 2019-11-24 (Goiena)
- Hemeroteka
- Dantza-ikastaroak: ikasleentzako baliabideak