Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Escamot català Euskal Herrian 2023: abenduak 6-10

Dokumentuaren akzioak

Escamot català Euskal Herrian 2023: abenduak 6-10

2023/11/27 19:35

Azken urteetan bezala, Escamot català Kataluniako musikari eta dantzari koadrila Euskal Herrira etorriko da abenduko zubian, dantzaren bitartez bildu, gozatu eta gozatu arazteko asmoz. Berrogei lagun inguruko taldea bildu dute aurten txangora, eta lau herriotan egingo dute geldialdia eta dantzaldia:

Abenduak 6, asteazkena: ELGETA

  • Espaloia kafe-antzokian
  • 19:00 dantzaldia // 21:00 partekatze-afaria (ekarri partekatzeko zerbait, eta bildutakoa denon artean partekatuko dugu) // 22:30 ostekoa (bapatekoa...)
  • Antolatzailea: Herrixa Dantzan
  • Laguntzailea: Elgetako Udala

 

 Abenduak 7, osteguna: IGORRE

  • 12:30 kantan ta dantzan kultur-etxean hasita // 14:30 bazkaria // 16:30 dantza-tailerra // 19:30 poteoa Olabarriko tabernetan
  • Antolatzailea: Eingo
  • Laguntzailea: Igorreko Udala

 

Abenduak 8, ostirala: ORIO

  • 12:00 dantza-kalejira (Ibai Ondo - Aritzaga - Plaza)
  • Antolatzailea: Orioko Udala (San Nikolas jaiak)
  • Arratsaldean Aristerrazuko erromeria ezagutzera joango dira escamotarrak (pribatua)

 

Abenduak 9, larunbata: LAKABE

  • Antolatzailea: Lakabeko herria

 

Dantzaldi guztiak irekiak eta doakoak izango dira. Kutxa edo 'botea' jarri ohi dute ekarpenak egiteko (bidaia eta egonaldiko gastuei aurre egiten laguntzeko).

 

2022. urteko kronika:

Escamot catalarekin dantzaren magia piztu zen berriz Espaloia kafe-antzokian

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.