Orain arteko ekarpenak
Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten
2016/03/01
Asteburu honetan Zuberoan izan gara Idauzeko herriak gonbidaturik. Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko Johañe Etxebest-ek antolaturiko Maskatrük ekimenean parte hartu dugu. Programa honen xedea, bi herrietako dantza taldeen arteko trukea egitea izan da. Larunbatean dantza ikastaldia egin genuen eta ...
Urbeltz, Urrezko Domina 2015
2015/12/18
Gaur arratsaldean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina emango dio Donostian Juan Antonio Urbeltzi, dantza eta folklore ikertzaileari.
Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregi omenduko dituzten ekitaldian egingo den ezpata-dantzan parte hartuko dugu Haritz dantza taldeko dantzariok, baita Usart...
Ederlezi Pastorala Elgoibarren
2015/10/27
Azaroaren 14an, larunbata, Ederlezi pastorala eskainiko da Elgoibarko Herriko Antzokian arratsaldeko 17:30ean.
Elgoibarko Izarrak urtero, Gotzon Garate zenaren omenez, ziklo bat antolatzen du eta aurten elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko programa prestatu dute herriko hainbat eragil...
Errosarioko Amaren ezpata-dantza zazpigarrenez egingo dugu Elgoibarren
2015/09/30
Datorren larunbatean, urriaren 3an, zazpigarrenez aterako dugu Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarko kaleetara. Aurten ospakizuna egun batez aurreratu dugu eta larunbatean goizeko 11etan elkartuko gara Kalegoen plazan gure arropa dotoreekin.
Udaletxetik San Bartolome parrokiarainoko bidea e...
Elgoibarko Nazioarteko XXIX. Folklore Jaialdia
2015/07/21
Datorren ostiralean, uztailak 24, Elgoibarko Nazioarteko XXIX. Folklore Jaialdia egingo dugu iluntzeko 22:30ean Olaizaga kiroldegian. Haritz dantza taldearekin batera dantzatuko duten aurtengo talde gonbidatuak Kubako Camagua eta Zeelanda Berriko Nga Uri Te Wai-o.Taiki izango dira.
Jaialdiari...
1948ko poxpolin taldea
2015/07/02
Barren aldizkariaren Erretratu zaharra atalean argitaratu da honako argazkia eta testua 2015eko ekainaren 19an, 954. zkian.
Erretratu zaharra
1948. Aste honetako erretra tu zaharra 1948. urtekoa da, eta argazkian ageri di ren neskatilek 12 bat urte zituzten orduan. “Acción católica” zena...
Bretainian, Saint Malo-ko jaialdian izango gara
2015/06/30
Datorren uztailaren 6tik 12ra Folklores du monde izeneko folklore jaialdia ospatuko da Bretainian eta Haritz dantza taldeko kideak gonbidatu gaituzte bertan parte hartzera.
Folklores du monde, Bretainiako Saint Malo herrian egiten da uztailero. Jatorrian, Bretainiako kulturari erreferentzia e...
Emakumeak protagonista ezpata-dantzan
2014/10/22
Egin genuen seigarrena ere, eta sekulako giroarekin gainera aurtengoa, eguzkia lagun atera baikinen ezpata, arkabuz, txistu eta abarrak eskuan. Meza nagusian, lau ezpata txikik dantza egin ostean Udalbatzako zenbait kide eta Udal Txistulari Banda lagun, tradiziozko ibilbidea osatu genuen Kalegoen p...
Errosarioko Amaren ezpata-dantza, taldea handituz
2014/10/06
Ikasturteari berrekin, eta aurten ere konturatzerako iritsi zaigu urteko zita garrantzitsuenetako bat: Errosarioko Amaren ezpata-dantza. Dena prest dugu jada, azken ukituak baino ez zaizkigu falta igandean dotore jantzi eta Elgoibarko kaleak musika eta dantzaz blaitzeko.
Aurten, azken urte...
Udazkeneko martxan, Aiastiatik Debara
2014/09/26
Urtero lez, abuztuko jaien biharamuna gainditzeko asti apur bat hartu, eta gogor ekin diogu ostera ere dantza taldeko jardunari. Aurten iraila aurreko urteetan baino lasaixeago joan bazaigu ere, baditu bi zita udazken hasiera honek, asteburu bakarrean bilduak. Batetik, ostiral gauean Elgoibarko Aia...
Orain arteko erantzunak
HARITZ EDT - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da
2024/05/03
Doluminak Oñatiko dantzari guztiei, dantzari-komunitate guztiari eta, nola ez, Txutxinen sendiari. Utzitako hutsunea handia izango bada ere, jarrai dezazue urte askoz berak erakutsitako guztia Euskal [...]
Haritz EDT - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
2018/03/06
Doluminak familia guztiari eta eskerrik asko Marian herri honi egindako ikaragarrizko ekarpenagatik. Zure doinuetara jarraituko dugu dantzan...
Haritz EDT - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/18
Zorionak Marian eta Juanan! Eta eskerrik asko zuekin ikasi dugun guztiagatik! Merezitako saria benetan!