Bretainian, Saint Malo-ko jaialdian izango gara

2015/06/30
Bretainian, Saint Malo-ko jaialdian izango gara

Datorren uztailaren 6tik 12ra Folklores du monde izeneko folklore jaialdia ospatuko da Bretainian eta Haritz dantza taldeko kideak gonbidatu gaituzte bertan parte hartzera. 

Folklores du monde, Bretainiako Saint Malo herrian egiten da uztailero. Jatorrian, Bretainiako kulturari erreferentzia egin nahi zion jaialdia da, baina urteekin, mundu osoko dantza eta musikak biltzen dituen jaialdia izatera pasa da. 

Mazedonia, Togo, Peru, Irlanda, Galizia, Indonesia, Lituania, Brasil eta Bretainia bertako taldeak ikusi ahal izango dira besteak beste Folklores du monde jaialdian. Dantza eta musika emanaldiez gain, hainbat kalejira ere egingo dira kostaldeko herri honetan zehar. 


2014-09-27_Deba-Euskal-Jaia_Ander-Fernandez-0674