Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Errosarioko Amaren ezpata-dantza zazpigarrenez egingo dugu Elgoibarren

Dokumentuaren akzioak

Errosarioko Amaren ezpata-dantza zazpigarrenez egingo dugu Elgoibarren

2015/09/30 09:30
Errosarioko Amaren ezpata-dantza zazpigarrenez egingo dugu Elgoibarren

Errosarioko Amaren ezpata-dantza 2014. Argazkia: Iñaki San Martin "Soarte"

Datorren larunbatean, urriaren 3an, zazpigarrenez aterako dugu Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarko kaleetara. Aurten ospakizuna egun batez aurreratu dugu eta larunbatean goizeko 11etan elkartuko gara Kalegoen plazan gure arropa dotoreekin.

Udaletxetik San Bartolome parrokiarainoko bidea egin eta elizan dantzatuko dute ezpata-txikiek lehenengoz. Meza ostean elizako atarian talde guztia arituko gara ezpata-dantzan eta ondoren Kultur Etxe parean, Errosario kaleko Amabirjinaren irudiaren azpian eta Kalegoen plazan ere geldialdiak egingo ditugu. Honela beraz, bost geldialdi egingo ditugu Haritzeko dantzariok. Hona hemen 2015eko Errosarioko Amaren ezpata-dantzari taldea osatuko dutenak:

  • Zerbitzaria eta Buruzagia: Amaia Loiola eta Mikel Olaizola
  • Ezpata-txikiak: Leire Melgosa, Maialen Astigarraga, Itziar Aldalur, Ane Espilla, Aitor Asenjo eta Josu Espilla.
  • Ezpata dantzariak: Izaskun de Marcos, Jael Lizundia, Gorane Ayesta, Ander de Marcos, Aritz Larruskain, Cristina Conde, Abel Iriondo, Kristina Martin, Miren Astigarraga, Josu Figueiredo, Lurdes Odriozola, Iera Larrañaga, Maria Ferreiro, Amaia Belza, Eider Aldalur, Jugatx Juaristi, Nerea Asenjo, Arantza Aginako, Larraitz Zialtzeta, Ainhoa Larrañaga, Ane Astigarraga eta Ikuska Uriguen. 
  • Arkabuzeroak: Ion Arrieta, Rafa Iturrino, Koldo Lizarralde eta Iñaki Gil.
  • Musikariak: txistuarekin; Jose Inazio Sarasua, Aintzane Larreategi, Andoni Urbieta, Ane Zuñiga, Enara Gorostiza eta Eneko Ansola, silbotearekin; Iñigo Legorburu eta Imanol Barrenetxea, eta atabalarekin; Danel Legorburu eta Iñaki Goñi. 

Gonbidatuta zaudete guztiok!

2014-10-12_Errosarioko-Amaren-ezpata-dantza_Soarte-6982

Errosarioko Amaren ezpata-dantza 2014. Argazkia: Iñaki San Martin "Soarte"

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt