Dokumentuaren akzioak
Elgoibarko Nazioarteko XXIX. Folklore Jaialdia
 HARITZ EDT
      
      HARITZ EDT
    
  Datorren ostiralean, uztailak 24, Elgoibarko Nazioarteko XXIX. Folklore Jaialdia egingo dugu iluntzeko 22:30ean Olaizaga kiroldegian. Haritz dantza taldearekin batera dantzatuko duten aurtengo talde gonbidatuak Kubako Camagua eta Zeelanda Berriko Nga Uri Te Wai-o.Taiki izango dira.
 Jaialdiari hasiera Haritz dantza taldeko kideek emango diote Zaraitzuko hainbat dantza eskainiaz. Lehenik, neskek Jaurrietako herrian dantzatzen den Axuri-beltza edo nesken esku-dantza dantzatuko dute. 1969ko maiatzaren 4an estreinatu zuen Argia dantzari taldeak dantza hau. Azkuek bere kantutegian jasotako doinu bat oinarritzat hartu eta hura berreginda sortu zuten Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik Axuri-beltza dantza kantatua.
Jaialdiari hasiera Haritz dantza taldeko kideek emango diote Zaraitzuko hainbat dantza eskainiaz. Lehenik, neskek Jaurrietako herrian dantzatzen den Axuri-beltza edo nesken esku-dantza dantzatuko dute. 1969ko maiatzaren 4an estreinatu zuen Argia dantzari taldeak dantza hau. Azkuek bere kantutegian jasotako doinu bat oinarritzat hartu eta hura berreginda sortu zuten Juan Antonio Urbeltzek eta Marian Arregik Axuri-beltza dantza kantatua.
Zaraitzun bertan, Otsagabian, egiten diren dantzak eskainiko dituzte ondoren taldeko mutilek. Irailaren 8an, Muskildako Ama Birjinaren omenez ospatzen den festan eskaintzen dute Otsagabiako dantzariek beren urteko emanaldi nagusia. Bertan, Pasacalles, Jota, Modorro, Katxutxa, Pañuelo dantza, Emperador eta Dantza dantzatzen dituzte. Haritzeko dantzariok Otsagabiako dantzarien laguntza izan dugu aurten dantza hauek prestatu ahal izateko.
Zeelanda Berriko talde maoriak bere herrialdeko kultura eta tradizioak ezagutarazten ditu dantzaren bidez. Lurrarekin lotura handia du taldeak: taldekide gehienak jaio eta hazitako tokiaren inguruan dagoen ibaiarekin dute lotura, eta handik hartu zuen taldeak izena. Literalki ondorengoa esan nahi du: Wai-o-taikiren ondorengoak. Taldekideek instrumentu indigenak erabiliko dituzte euren musiketan, eta herrialdeko kultura-aberastasunean oinarritutako kanta eta dantzak eskainiko dituzte.

Kubako Camagua taldea 2011n sortu zen, 1981ean Fernando Medranok sortutako Maragun elkartetik. Izan ere, elkarte hartan aritzen ziren gaur egun Camaguan dauden musikari eta dantzari gehienak. Camagua taldeak Kubako doinu tropikala Afrikako ekarpenekin uztartzen du. Irribarre zabalak, eta bereziki, Karibeko tradizioan murgiltzeko aukera eskainiko digute, ikusi eta entzutekoak izango diren doinuekin.

Jaialdiari amaiera emateko, Lapurdiko dantzak egingo ditu Haritz dantza taldeak. Haritzeko dantzariei Betti Beteluk irakatsi zizkien duela zenbait urte, eta aurten Claude Iruretagoienarekin errepasatu eta berriak ikasi dituzte: Makeako soka-dantza, Xinple, Marmutx, Makil-dantza, Gabota, Dantza luze soka, Bizar dantza eta Betti Betelu berak prestatutako fandangoa.

Elgoibarko Nazioarteko XXIX.Folklore Jaialdia
- Uztailak 24 ostirala, 22:30ean Olaizaga kiroldegian. (Ateak 22:00etan irekiko dira).
- Taldeak: Kubatik Camagua, Zeelanda Berritik Nga Uri Te Wai-o.Taiki eta Elgoibartik Haritz dantza taldea.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
 
                  HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
- 
                      Mauxitxa Txaranga  on Koko-dantzak Elgoibarren
                      Mauxitxa Txaranga2013/01/31
- 
                      Haritz  on Koko-dantzak Elgoibarren
                      Haritz2013/01/31
- 
                      Mauxitxa Txaranga  on Koko-dantzak Elgoibarren
                      Mauxitxa Txaranga2013/01/31
- 
                      Haritz  on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
                      Haritz2012/06/28
- 
                      Mikelue  on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
                      Mikelue2012/06/28
- 
                      Xabier Urresti  on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
                      Xabier Urresti2010/10/07
- 
                      Henry  on Borja joan zaigu
                      Henry2009/03/01
 
     
 
   
                 
        
         
        
         
        
        
 
 
