Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Udazkeneko martxan, Aiastiatik Debara

Dokumentuaren akzioak

Udazkeneko martxan, Aiastiatik Debara

2014/09/26 10:40
Udazkeneko martxan, Aiastiatik Debara

1965ko Debako Euskal Jaiaren programa.

Urtero lez, abuztuko jaien biharamuna gainditzeko asti apur bat hartu, eta gogor ekin diogu ostera ere dantza taldeko jardunari. Aurten iraila aurreko urteetan baino lasaixeago joan bazaigu ere, baditu bi zita udazken hasiera honek, asteburu bakarrean bilduak. Batetik, ostiral gauean Elgoibarko Aiastia auzoan jardungo dugu, bertako San Migel jaietako egitarauaren baitan. Larunbatean berriz Debako Euskal Jaian izango gara, bertakoen gonbidapenari erantzunda.


Urte askoan zehar dihardugu San Migelgo jaietan dantza erakustaldiak eskeiniz Haritz-eko kideok, eta aurtengoan ere bertan izango gara. Oraingo honetan ordea, ohitura aldatu eta zapatuan beharrean barixakuan egingo dugu dantza, Morkaikupe pilotalekuan. 23:30etan hasita soka-dantza (desafioa eta abarketak tartean), agintariena, binangoa, launangoa, zinta-dantza eta uztai handiena dantzatuko ditugu, saioari amaiera emanaz auzotarrekin batera borobilean fandango eta arin-arinarekin.


Bestalde, biharamunean Deban izango gara, bertako Gure Kai dantza taldeko lagunek gonbidatuta. Euskal Jaiaren 50. urteurrena izango du ardatz egunak, eta aitzakia hori baliatuz hamahiru talde desberdinetako kideok bat egingo dugu, 10:00etan elkartu eta eguarditik aurrera herriko kaleetan dantzan jarduteko. 13:30etan talde guztiek emanaldi txiki bat eskeiniko dugu Zumardiko kioskoan.

Bagabiltza beraz izerdia botaz, eta zeharka begiratuz hurbiltzen ari den beste egun bati: urriaren 12an Errosarioko Amaren ezpata-dantza.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt