Dokumentuaren akzioak
Ederlezi Pastorala Elgoibarren
Azaroaren 14an, larunbata, Ederlezi pastorala eskainiko da Elgoibarko Herriko Antzokian arratsaldeko 17:30ean.
Elgoibarko Izarrak urtero, Gotzon Garate zenaren omenez, ziklo bat antolatzen du eta aurten elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko programa prestatu dute herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Haizea dator Iparraldetik! da zikloaren izena eta urria bitartean, besteak beste, Mixel Etxekopar, Xan Aire, Antton Luku eta Miren Artetxe eta Aire ahizpak izan dira gurean. Zikloari amaiera emateko, Haritz dantza taldeak eta Elgoibarko Izarrak Ederlezi pastorala ekarriko dugu Elgoibarrera azaroaren 14an. Lehen aldia ez bada ere, gutxitan ikusi daiteke pastorala Zuberoatik kanpo.
Pastorala, antzerkia, dantza eta kantua nahasten dituen herri ikuskizuna da. Ederlezi pastorala 2013an sortu zen Gotainen antolatzen den Xiru festibalaren baitan. Ederlezi hitzak euskara badirudi ere, ijitoen hizkuntzako hitza da eta udaberriko ijito festa bati egiten dio erreferentzia. Mixel Etxekoparrek idatzi eta Nicole Lougarotek zuzendutako pastoral honek, XVII eta XXI. mendeen artean Euskal Herrian bizi den ama baten eta bere zazpi alaba ijitoen bizitza kontatzen du.
Pastorala formatu txikian
Ederlezi pastorala, formatu txikiko pastorala da eta Nicole Lougarotek idatzitako Bohemiens liburuan oinarritua dago. Liburuan Zuberoan bereizgarri diren maskaradak tzigano edo buhameek ekarritako ohitura direla defendatzen da, ijitoak, Zuberoara iritsi zirenean, bere kultura aberatsetik zuberotar kulturari zenbait ekarpen egin zizkiola baieztatzen baitu. Liburuak ekarpenak aztertzen ditu eta azterketa horien irakurketan oinarrituta egina da Ederlezi pastorala.
Urtero Zuberoako herri ezberdin batek egiten duen pastoral ofizialaz gain egindakoa da Elgoibarrera hurbilduko duguna eta gaiak berak ere berezitasuna ematen dio antzezlan herrikoi honi; ikuskizunak tzigano edo buhame/ijito komunitatearen historia azalduko baitu eta Euskal Herriko ijitoek historian izan dituzten gorabeherak kontatuko baititu.
Ederlezi Pastorala
- Data: Azaroak 14, larunbata
- Lekua: Elgoibarko Herriko Antzokia
- Ordua: 17:30 - 20:00
- Sarrera: 5€
- Sarreren erreserba:
- Antolatzaileak: Elgoibarko Izarra eta Haritz dantza taldea
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01