Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Santutxu Kolore, euripean

Dokumentuaren akzioak

Santutxu Kolore, euripean

Santutxu Kolore, euripean

Argazkia: Gaztedi

Pandemia aurretik eskatua ziguten Santutxuko Gaztediko lagunek ia haienera joaten ahal ote ginen dantzara eta guk baietz, noski! Baina orain gutxira arte ezin izan dugu gure hitza bete. Ekainaren 4ean jarri dugu hitzordua. Udaberri bero eta idor honetan noiz zaparrada botako? Horixe! Dantzara irteteko ordu erdiaren faltan. Poliki poliki atertu du baina plazako zorua putzuz betea da.

Gaztedikoak — zerbaiterako dira Bilbotarrak ;) — dantzara aterako direla, hala ere! Bada, ez gara gu gutxiago izanen! Pikutara espartinak!

Dantzari-dantzako zenbait aleeman dituzte Gaztedikoek. Ordurako pixka bat idortu dira zoluko harlauzak (erreparatu argazkiei). Gure txanda. Sanferminetako trokeoak dantzatzeko deitu gaituzte eta horiekin hasi gara. Aukera, dantzari gaztetxoen labekada berriko zenbait kideri debutarazteko probestu dugu. Hor aritu dira Ane Alzorriz, Iharte Haranburu, Oihan Urrizola, Jone Garreta eta Inhar Torres makil-txiki, makil-handi, brokel eta uztaiei eraginez, zinez txukun! Maialen Etaio boboaren begirada zorrotzarengatik izanen ahal zen!

2022-06_04_Santutxu-Kolore_01
Argazkia: Gaztedi

2022-06_04_Santutxu-Kolore_02
Argazkia: Gaztedi

2022-06_04_Santutxu-Kolore_03
Argazkia: Gaztedi

Ondotik, berriz ere Santutxuarren txanda. Iparraldera egin dute eta Zuberoako eta Lapurdiko dantzen sorta bat eskaini dute, ohi duten manera egokian.

2022-06_04_Santutxu-Kolore_04
Argazkia: Gaztedi

Bizkaitarren batzarria eskertzeko, soka-dantza atera dugu plazara. Gaztedikoak sokara gonbidatu ditugu eta ordurako horren gustora ginen dantzan, gure espartinek bildutako uraren pizua ere ez genuela antzematen. Guztiok batera dantzatutako fandango, arin-arin eta karrika inguruarekin borobildu dugu emanaldia.

2022-06_04_Santutxu-Kolore_05
Argazkia: Gaztedi

2022-06_04_Santutxu-Kolore_06
Argazkia: Gaztedi

2022-06_04_Santutxu-Kolore_07
Argazkia: Gaztedi

2022-06_04_Santutxu-Kolore_08
Argazkia: Gaztedi

Ondotik, arropaz aldatzera. Gaztediko lagunekin momentutxo bat partekatzeko aukera izan dugu eta honetaz eta hartaz solastu gara. Interesgarri. Merendua ere prestatu digute eta beraz, ezin eskertuago itzuli gara Iruñera.

Beraz, gonbidapen, harrera goxo eta tratu bikainarengatik, mila esker Gaztediko lagunok! Ondokoa, Iruñean.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.