Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Kezka-Duguna konexioa odolberrituz

Dokumentuaren akzioak

Kezka-Duguna konexioa odolberrituz

Kezka-Duguna konexioa odolberrituz

Kezka eta Dugunako dantzari gaztetxoak. Argazkia: Idoia Lahidalga

Aspalditik dugu harreman gertu eta berezia Eibarko Kezka dantza taldeko lagunekin eta maiatzaren 14ean, harreman hori odolberritu dugu. Kezka eta Dugunako dantzari gaztetxoek dantza plaza partekatu dute, armaginen hirian urtero ospatzen duten Letra Galegoen egunean. 

Goiza goibel samar esnatu da, baina jantzi zuri-gorriek hodeiak uxatu eta eguzkia erakarri dute. Jantzi eta berehala errepika azkar bat egin dugu Errebal plazan, musikarien laguntzaz, bakoitzaren zereginak ongi zehazteko eta eguerdi eta erdietan egin dugu emanaldi nagusia Urkizu plazan. Gure dantzari gaztetxoek Sanferminetako trokeo-dantzetako batzuk eman dituzte eta Eibartarren Arrateko trokeo-dantzetako beste hainbat. Eibarko Galiziako etxeko dantzariek ere haien dantzak erakutsi dituzte, eta ondotik, eskuzabalki, hamaiketako eskaini digute haien egoitzan.

2023-05-14_Txikiak-Eibarren_01
Argazkia: Idoia Lahidalga

2023-05-14_Txikiak-Eibarren_02
Argazkia: Idoia Lahidalga

2023-05-14_Txikiak-Eibarren_04
Argazkia: Idoia Lahidalga

2023-05-14_Txikiak-Eibarren_05
Argazkia: Idoia Lahidalga

Dantza ardurak behin finiturik Kezkako lagunekin bazkari legea egin dugu, eta ondotik, erromeria ederra eskaini digute eibartar musikari finek. Poliki-poliki gaztetxoen arteko hasierako lotsak lausotuz joan dira eta azkenerako, elkarrekin joan dira arratsalde pasa Eibarreko karriketan gora eta behera.

Elkartukeak bigarren kapitulua izanen du sanferminetan, Kezkako gaztetxoak Iruñera etorriko direnean. Zuen zain gara!

Mila esker handia, beraz, Kezkako aspaldiko lagunei eta halaber, emanaldian doinua jarri diguten Arrasateko gaiteroei ere! Berriz arte!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.