Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Karlos III.aren gurutzea, eta belauntxingoa, Arregi eta Urbeltzendako

Dokumentuaren akzioak

Karlos III.aren gurutzea, eta belauntxingoa, Arregi eta Urbeltzendako

Nafarroa (Garaiko) Gobernuak Karlos III.aren gurutzea eman zien maiatzaren 12an Marian Arregiri (hilondokoa) eta Juan Antonio Urbeltzi, besteak beste, folklorearen erroak ikertu eta osagai tradizioanalak trasmititu, birsortu eta artistikoki aurkezten egindako lana eskerga aitortzeko. 

Karlos III. gurutzea Arregi eta Urbeltzentzak 01
Uxue Barkosen eskutik jaso zuen Urbeltzek domina
Sari emate ekitaldirako gonbidapena egina zigun Juananek aurreko egunetan baina ez zekiena zera zen, ekitaldira joatekoak ginela baina saritu guztien aitzinean dantzan aritzeko. Ekitaldi zinez berezia eta hunkigarria izan zen guretako. Alde batetik, Mariani omenaldi xume baina bihotz-bihotzekoa egiteko aukera izan baikenuen —Juananek ere berari eskaini zion hitzaldi osoa—, eta bestetik, zehazki gure taldeari horrenbeste eman dion bikoteari esker on ikaragarri handi bat ematekoa. Gainera, Gipuzkoako Diputazioaren eskutik urrezko domina jaso ondoren, Nafarroak ere horrelako aitorpena egitea Arregi-Urbelztarrei, ezin zilegiago iruditzen zaigu.

Marian Arregi eta Juan Antonio Urbeltzekin batera Nafarroako Gobernuaren saria jaso zuten Uxua Lopez, Ana Diez, Ascen Cruchaga, Frias ahizpak, Mirentxu Oyarzabal, Nafarroako Abesbatzen federazioa, Arza ahizpak eta Gaz Kalo ijito elkarteak.

Aitor Urkiza txistularia buru zuen musika boskoteak girotu zuen ekitaldia eta bere eskutik jaso genuen bertan parte hartzeko gonbitea. Mila esker beraz, Aitor! Saritutako lagun guztiekin osatutako soka-dantza egitea proposatu genien Nafarroako Gobernuko protokoloko arduradunei, baina ez ez ezagutuaren aurrean izan ohi duten beldurrez eta soka-dantzak duen indar sinbolikoa ulertu gabe antza, Belauntxigoa soilik dantzatu ahal izan genien omenduei eta Nafarroako Gobernuko lehendakari Uxue Barkosi. Aitor Urkizak berak, Xabier Olazabalek eta Beñat Lopezek gure taldeko atabalaria denak— airoski jarri zieten doinua Amaia Irigoien eta Aritz Ibañezen urratsei.

Karlos III. gurutzea Arregi eta Urbeltzentzak 02

Haien dantza eta testutxo hau, Marian eta Juan Antoniori, esker onez!

 

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.