Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Arrosadian izan da aurtengo Irudama-ren topaketa

Dokumentuaren akzioak

Arrosadian izan da aurtengo Irudama-ren topaketa

Ekainaren 3an izan da aurtengo Iruñeko Dantzarion Mahaian antolatzen duen dantzari topaketa, Arrosadiako auzoan. Auzoetako festekin bat egin ohi du topaketa honek eta aurten, esan bezala, Arrosadiako festekin egin du bat.

Eguraldiak zer ekarriko zigun zain, Oberena kirol elkartean egin genuen hitzordua, arropaz aldatzeko. Handik, kalejira inposible bat egin genuen desertua ziruditen urbanizazio berrietako karriketan barna. Gure mozolo aurpegiak momentu bakarrean itzuli ziren bere onera: Zolina kaleko plazatxoan hamaiketakoa eskaini zigutenean. Paseoak merezi izan zuela esanen dugu! Handik hasierako puntura buelta, txikitako kantu hark zioen gisan: kilometro bat oinez, ibiltzen, ibiltzen...♫ ♩ ♬. 

Emanaldia hasi zen halako batean.

Muthiko Alaiak-ekoek Matelota eta Lizarrako Desmayoa aukeratu zituzten haien emanaldirako. Oberenakoek Luzaideko dantzak eman zituzten. Basakaitzekoek Lapurdikoak. Iruña Taldekoek San Lorenzo eguneko soka-dantza dantzatu zuten eta Ortzadarrekoek Arantzako zortziko koloretsua.

Irudama2017-Muthiko
Muthiko Alaiak, Lizarrako Desmayoa dantzatzen. Argazkia: Hasier Moreno

Irudama2017- Oberena
Oberena dantza taldea, Luzaideko kabalkadako dantzetan. Argazkia: Hasier Moreno

Irudama2017- Basakaitz
Basakaitz Lapurdiko kontra-dantzak ematen. Argazkia: Hasier Moreno

Irudama2017- Ortzadar
Ortzadar, Arantzako zortzikoa eskaintzen. Argazkia: Hasier Moreno

Guk 3 Burguen egunerako atondutako soka-dantza atera genuen plazara, aspaldixko partez. Itxaso Martinezek bete zituen aitzin-esku lanak eta Leire Lezak berriz, gibel-eskuarenak. Txistuan eta atabalean: Iñaki Sagardoi, Aitor Huarte eta Beñat Lopez. Sokan, dantzari zailduagoak eta zenbait gaztetxo ere bai. Denak tamainan aritu ziren!

Irudama2017- Duguna1
Plazara sartzean, zubia. Argazkia: Hasier Moreno

Irudama2017- Duguna2
Belauntxingorako prest. Argazkia: Hasier Moreno

Irudama2017- Duguna3
Itxaso ekinean! Argazkia: Hasier Moreno

Irudama2017- Duguna4
Leire ere bai! Argazkia: Hasier Moreno

Irudama2017- Duguna5

Ikusleak eta beste dantza taldeetako kideak dantzara gonbidatuz —tartean Jexux Larrea, Ane Albisu eta Lisa Carcostegui lagunak, fandango, arin-arin eta kalejirarekin amaiera eman genion gure saioari.

Irudama2017- Duguna6
Fandangoa. Argazkia: Hasier Moreno

Irudama2017- Duguna7
Jexux Larrea dantzan. Argazkia: Haser Moreno

  • Hasier Morenok hartutako argazki sorta osoa hemen ikusgai:

2017-06-03 Iruñeko dantzarien 5. topaketa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.