Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Erregelak

Foru, plaza
2021/07/31 13:00

La Pulga: Ufadak

Gasteiz, Hego Alde gizarte etxea
2021/07/28 20:30

Mikel Pontesta lezoar dantzari eta dantza-maisuak azken kabriola eman du

2021/07/23

Mikel Pontesta Garmendia (Lezo, 1955) dantzaria hil da. Herrian bertan hasi zuen dantzari ibilbidea, eta Donostiara egin zuen jauzi segituan. Allerru, Goizaldi eta Argia dantzari taldeetan ibili da, eta hainbat txapelketatan ere parte hartu izan du. Pasaian Euskal Herriko izendapenarekin jokatu z...

Gehiago irakurri 2

Nastja Slavec: "Uste dut dantza oso tresna interesgarria dela euskal kultura ikertzeko eta ulertzeko"

2021/07/22

Fisikaria, antropologoa eta dantzaria dugu Nastja Slavec (Trieste, 1992), eta datorren ikasturtean Euskal Herriko zein txokotan kokatuko den erabaki nahian dabil egun hauetan. Euskaldunak itxiak garela abisatu diote, baina guztiz kontrakoa jaso duela dio. Herriz herri eta dantza taldez talde dabil ...

Gehiago irakurri

Otxandioko emakumeen soka-dantza osatu eta aberastu dute

2021/07/21

2017an berrekuratu zuten Otxandiko emakumeek 1935etik dantzatu gabe zegoen soka-dantza, eta aurtengoan hainbat zati gehituta plazaratuko dute. Urduri dantza taldeko kideek uztailaren 22an aterako dute soka, iluntzeko 19:30ean herriko plazan. Soka-dantza osatzen Badira bost urte Santurtziko Me...

Gehiago irakurri

Zangoza: Erronkariko Ttun-ttuna 1974

2021/07/20

Zangozako plazan 1974. urtean dantzatutako ttun-ttuna ageri zaigu bideo honetan. Lehenik dantzari musikari eta erraldoien kalejira edo desfilea dago grabatuta RTVEk argitaratutako irudi hauetan, eta jarraian, udaletxe atzeko Gazteluko armen plazan dantzaturiko Erronkariko ttun-ttuna. Zangozako irudiak izanik eta dantzarien janzkeragatik Rokamador dantza taldeko dantzariak izango direla ondorioztatu dugu, eta hala baieztatu digu irakurle batek. Almadien Egunaren baitan Zangozan eginiko festako dantza emanaldiko irudiak dira. Rokamador taldea 1972an sortu zen, eta, irudi hauen arabera, badirudi hasiera-hasieratik plazaratu zutela gaur egun ere beren errepertorioan gordetzen duten Erronkariko ttun-ttuna. Ez da harritzeko Zangozako dantza taldeak Erronkariko ttun-ttuna dantzatu izana. Geografikoki gertu izateaz gainera, Erronkaritik kanpoko hainbat dantza taldek ikasi eta dantzatu izan duten ttun-ttuna XX. mendean, eta Erronkarin bertako dantzariekin batera kanpoko taldeen lana lagungarri izan da ingurutxo honen iraupenean. Ikusi hemen Erronkariko ttun-ttunaren inguruko historiaren zenbait pasarte. Erronkariko ttun-ttuna, Zangoza, 1974.

 

Okzitania, Tahiti eta Euskal Herriko dantzak Gau Argi festibalean

2021/07/16

Haurrek dantzatutako munduko dantzak izango dira protagonista Kanbo, Itsasu eta Ezpeletan asteburu honetan. Uztailaren 16tik 18ra ospatuko da Gau Argi festibala, eta aurtengoan Charente (Okzitania), Tahiti eta Euskal Herriko dantzen erakustaldiak izango dira. Pandemia dela eta zailtasunak izan d...

Gehiago irakurri

Urtebeteko etenaren ondoren badator Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdia

2021/07/15

Irlanda, Polonia, Peru, Senegal eta Euskal Herriko dantza taldeen emanaldiak izango dira aurtengo Portugaleteko Nazioarteko Folklore Jaialdian. Aurreko urtean ezin izan zen jaialdirik ospatu pandemia zela eta; data bat baino gehiago finkatu zituzten, baina azkenean dena bertan behera gelditu ze...

Gehiago irakurri

Itxas-Alde: Txipriztin

2021/07/13

Itxas Alde dantza taldeak Bakioko hareatzan 2021eko udaren hasiera ospatzeko egindako dantzaldia. Txipriztin izena eman diote ur ertzeko hondarretan dantzatutako saioari. Sebastien Zamoraren Laminak jauzia, Iborriren jotea (Andra Mari dantza taldea) eta Eguzkie joan da (Ibon Koteron eta Xabier Valle) porrua dantzatu dituzte. Bideo honetan hondartzan dantzaturiko jauziaren zati bat jaso dugu; ikusi bideo osoa: Itxas-Alde TXIPRIZTIN. Txipriztin, Itxas-Alde, Bakio, 2021-06-23.

Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com