Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Astebeteko aurrerapenarekin dantzan datoz Baionako bestak

Dokumentuaren akzioak

Astebeteko aurrerapenarekin dantzan datoz Baionako bestak

2025/07/09 07:45
Astebeteko aurrerapenarekin dantzan datoz Baionako bestak

Karrikaldia. Argazkia: Patxi Beltzaiz - Kazeta

Uztailaren 9tik 13ra ospatuko dituzte aurten Lapurdiko hiriburuko jaiak. Baionako festetako zenbait dantza ekitaldi jaso ditugu. Gehienak, Karrikaldi gunekoak, Baionako euskal elkarteen hitzorduak festa espazio horretan antolatzen baitira. Jacques-Portes plaza dantza emanaldiak ikusteko eta dantzan aritzeko lekua izan ohi da Baionako bestetan.

Bilaka konpainiaren Bilabal dantzaldiak irekiko du programazioa. Eta hurrengo egunetan etorriko dira arratsaldero, 16:30etatik aurrera, dantza ikuskizunak: Leinua eskola, Iparraldeko makilarien lehiaketa, Leinua dantza taldea eta Baionako Orai Bat. Zazpietatik aurrera, berriz, ipurdiak altxa eta gorputza mugiarazteko aukera izango da Leinua txarangekin.

Besten daten dantza

Uztailaren bukaeran izan ohi dira azken urteetan Baionako festak, baina aurreko urtean Parisen Joko Olinpikoak zirela eta astebete aurreratu zituzten; uztailaren 10etik 14ra izan ziren. Aurten Joko Olinpikorik ez, baina daten inguruko lehiak eta eztabaidak ekarri du zeresana. Hasiera batean, Baionako Herriko Etxeak besten egunak uztailaren 16tik 20ra proposatu zituen; argudiatzen du aldaketaren helburua dela uztailaren bukaeran biltzen den jende andana saihestea.

Proposamenak kexa eta protestak sortu ditu, ordea; desadostasuna agertu zuten, besteak beste, feriazaleek, ostalariek, zenbait hautetsik, hainbat eragilek eta garai berean festak ospatzen dituzten inguruko herriek, Uztaritzek eta Donapaleuk edota Mont-de-Marsanek (Landak). Ondorioz, nahiz eta askoren desadostasunek eta kritikek jarraitzen duten, uztailaren 9tik 13ra ezarri dituzte.

Eta hurrengo urteko festak, besteak beste, sanferminekin bat egin ez dezaten, uztailaren 15etik 19ra izango direla iragarri dute.

Baionako Bestak Dantzan 2025

Uztaila 9 asteazkena

  • 19:00 Bilaka konpainiaren Bilabal dantzaldia.

Uztaila 10 osteguna

  • 16:30 Leinua eskolaren dantza emanaldia (Hiriburu)
  • 19:00 Dantzazpi - Leinua Txaranga

Uztail 11 ostirala

  • 16:30 Makilari lehiaketa
  • 19:00 Dantzazpi - Leinua Txaranga

Uztaila 12 larunbata

  • 16:30 Dantza - Leinua (Hiriburu)
  • 19:00 Dantzazpi - Leinua Txaranga

Uztailak 13 igandea

  • 12:00 Zigante, bande eta talde tradizionalen desfile ofizialaren abiatzea San Andres plazatik.
  • 16:30 Orai bat dantza taldearen emanaldia (Baiona)
  • 19:00 Dantzazpi - Orai bat Txaranga
  • 20:10 Baionan kantuz - Tuntuna
  • 21:30 Rita Mutxiko (Lapurdi)

 

Informazio gehiago: Baionako bestak 2025

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.