Dokumentuaren akzioak
50. urtez Portugalete Euskal Herriko eta munduko dantzen topaleku

Serbia, Palestina, Italia, Zeelanda Berria, Georgia, Kuba, Mexiko eta Euskal Herriko taldeak izango dira aurtengo Portugaleteko Folklore Jaialdian. Elai Alai Kultur Elkarteak 1972. urtean antolatu zuen lehen aldiz jaialdia, baina etenaldiak ere izan dira; testuinguru politikoagatik lehenengo urte haietan eta pandemiagatik azkenengotan, beraz, aurtengoa da 50. edizio borobila. Uztailaren 21etik 25era izango dira dantza taldeen Portugaleteko emanaldiak; baina egitaraua ez da egun eta dantza emanaldi horietara mugatuko.
Hasteko, ostiral honetan, hilak 18, 21:00etan, Canilla pasealekuan, Xiberrots eta Eider Saez taldeen kontzertua izango da. Uztailaren 19an eta 20an, XIX. Folklore Azoka egingo da. Hilaren 26 eta 27an, berriz, jaialdian parte hartzen duten zenbait taldeetako musikarien kontzertuak eskainiko dituzte. Bestalde, 20tik 27ra bitartean, Portugaletetik irtengo da jaialdia, eta inguruko beste hainbat herritan izango dira taldeen emanaldiak.
Etxeko dantzak nazioartekoekin batera
Nazioarteko taldeek hartu ohi dute protagonismoa jaialdian, baina Euskal Herriko dantzek ere izaten dute tokia, normalean, Portugaleteko Elai Alai dantza taldearen eskutik. Elai Alaiko dantzariek adierazi digute aurtengo jaialdian, XX. mende hasieratik gaur egunerainoko gure datzen bilakaerari errepasoa egiten dion emanaldia plazaratuko dutela. Euskal Herri osoko dantzak eskainiko dituzte; euskal dantza esanguratsuenak eta azken urteetako sorkuntzak ere eramango dituzte oholtzara.
Aurten, 50. urteurrena izanik, euskal talde gonbidatuak ere izango dira Portugaleten: Iruñeko Duguna dantza taldea eta Elgoibarko Haritz dantzari taldea.
Egitaraua
Uztailak 18, ostirala
- 20:30 Xiberrots eta Eider Saez taldeen kontzertua.
Uztailak 19, larunbata
- 19. Folklore Azoka Kai zaharrean. 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara.
Uztailak 20, igandea
- 19. Folklore Azoka Kai zaharrean. 11:00etatik 14:30era.
Uztailak 21, astelehena
- 19:00 Tailer eta animazioa italiarren eskutik, La Canilla Ibiltokian.
- 21:00 Dantza emanaldia La Canilla pasealekuan. Taldeak: Senegal, Serbia, Haritz (Elgoibar) eta Elai Alai (Portugalete).
Uztailak 22, asteartea
- 19:00 Tailer eta animazioa serbiarren eskutik, La Canilla Ibiltokian.
- 21:00 Dantza emanaldia La Canilla pasealekuan. Taldeak: Mexiko, Zelanda Berria Duguna (Iruñea)
Uztailak 23, asteazkena
- 19:00 Tailer eta animazioa palestinarren eskutik, La Canilla Ibiltokian.
- 21:00 Dantza emanaldia La Canilla pasealekuan. Taldeak: Georgia, Kuba.
Uztailak 24, osteguna
- 21:00 Dantza emanaldia La Canilla pasealekuan. Taldeak: Italia, Palestina, Elai Alai (Portugalete).
Uztailak 25, ostirala
- 19:30 Dantza taldeen desfilea. Ibilbidea: Areilza Doktorearen parkea, kaia eta La Canilla pasealekua
- 21:00 Dantza taldeen emanaldia eta jaialdiaren itxiera La Canilla pasealekuan
Uztailak 26, larunbata
- 13:00 Musika audizioa Puente Colgante Boutique Hotel-eko Terrazan. Taldeak: Kuba, Zelanda Berria.
Uztailak 27, igandea
- 13:00 Musika audizioa Puente Colgante Boutique Hotel-eko Terrazan. Taldeak: Mexiko, Serbia.
Aurtengo taldeak
Camaguako Folklore Konpainia (Kuba)
Ivane Javakhishvili Univertsitateko Konpainia (Georgia)
Sbanderatori de Rioni di Cori (Italia)
Colima Unibertsitateko Folklore Balleta (Mexiko)
Taumata Whiteria (Zeelanda Berria)
Watani Konpainia (Palestina)
Jammu (Senegal)
KUD Branko Cvetkovic (Serbia)
Haritz euskal dantzari taldea (Euskal Herria, Elgoibar)
Dokumentuaren akzioak