Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Sanferminak 2025 dantzan Lesakan eta Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Sanferminak 2025 dantzan Lesakan eta Iruñean

2025/07/04 08:10
Sanferminak 2025 dantzan Lesakan eta Iruñean

San Fermin ezpata-dantza, Lesaka, 2019-07-07. Argazkiak: Amaiur Aristi CC-BY-SA

Gainean ditugu sanferminak; datorren igandeko txupinazoarekin lehertuko da festa Iruñean zein Lesakan. Jaia lehertzearekin batera, nola ez, musika eta dantza nonahi. Uztailaren 6tik 9ra ospatuko dituzte jaiak Lesakan; Iruñean, berriz, 14ra arte luzatuko dituzte. Hemen jaso ditugu Iruñea eta Lesakako sanferminetako zenbait dantza ekitaldi. Riau-Riauaren abestiaren hitzek dioten moduan, Kanta, dantzatu, josta eta ospa!

Iruñeko sanferminak dantzan 2025

Uztailak 6 igandea

  • 13:30 Folklore-jaialdia Foruen plazan. Otsagabia eta Lapurdiko zikloak. Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, DanTXaldi, Duguna, Eluntze, Harizti, Iruña Taldea, Larratz, Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar, Txori Zuri.
  • 17:00 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, autobus-geltokitik.
  • 19:45 Larrain-dantza Herri Sanferminetako programan.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 7 astelehena

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik.
  • 10:00 San Ferminen prozesioa eta meza Udalbatzak Hiriaren Izenean Kabildoa jasoko du katedralean eta San Fermin kaperara abiatuko da.
  • 14:00 Duguna dantza taldea: Sanferminetako trokeo-dantzak udaletxe plazan.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.
  • 21:15 Larrain-dantza Herri Sanferminetako programan.

Uztailak 8 asteartea

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik.
  • 12:00 Eibar, Durango eta Dugunako dantzari txikiak aterako dira dantzara. San Jose plaza, Erredineko pasealekua eta Barquilleros plazan arituko dira.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 9 asteazkena

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, Ezpeleta jauregitik.
  • 12:00 Txistularien 66. alardea Sarasate pasealekua. Euskal Herriko Txistulari Elkartea - Nafarroa.
  • 19:00 DanTXaldi dantza taldearen emanaldia Sarasate pasealekuan.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 10 osteguna

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera, Ezpeletaren jauregitik.
  • 12:30 Haurren Dantza Jaialdia. Gazteluko plaza. Amaiur, Ardantzeta, Eluntze, Lakarri, Muthiko eta Oberena.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 11 ostirala

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik.
  • 19:00 Ardantzeta dantza taldearen emanaldia Sarasate pasealekuan.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 12 larunbata

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera autobus-geltokitik.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 13 igandea

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera autobus-geltokitik.
  • 19:00 Agoitz dantzari taldearen emanaldia Sarasate pasealekuan.
  • 18:00 Dantza gidatuak herri sanferminetako programan.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

Uztailak 14 astelehena

  • 9:30 Erraldoiak eta Buruhandiak Konpartsaren irteera Ezpeletaren jauregitik.
  • 10:45 San Ferminen Zortziurrena Udaletxe plaza. Udalbatza Hiriaren Izenean San Lorentzo parrokiara joanen da emanaldia ikusteko. Bertan Katedraleko Musika Kapera eta ganbera-orkestra arituko dira.
  • 13:00 Duguna dantza taldea: Sanferminetako trokeo-dantzak
  • 13:30 Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren agurra Udaletxe plaza.
  • 21:00 Dantzaldia Gazteluko plaza. Gaita eta txistua.

 

Informazio gehiago: Iruñeko udalaren sanferminetako egitaraua 2025, Herri Sanferminetako egitaratua 2025

San Ferim trokeo-dantzak
San Ferim trokeo-dantzak, Duguna, San Fermin, Iruñea, 2017-07-07. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Lesakako sanferminak dantzan 2025

 
Uztailak 6 igandea

  • 10:30 Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira Lesakako gaitariekin.
  • 17:30 Tantirumairu Euskal Folklore Taldearen dantza erakustaldia udal pilotalekuan.

Uztailak 7 astelehena

  • 08:30 Ezpata-dantzarien meza ixila. Joan-etorria Txistulari taldearen laguntzaz.
  • 10:30 Udalbatza bertze agintariekin, ezpata-dantzari eta musika bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herriko Etxetik elizara.
  • Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eta Onin errekaren bi aldeetan Zubigainekoa dantza. Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean.
  • 18:00 Bezperak: Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala.
  • Ondoren, Herriko dantzariek Zantzomonona, Esku dantza, Aurreskua eta Jota eta Porrusalda dantzatuko dituzte plazan.
  • 21:00 Larrain-dantza Lesakako Gaitariekin Plaza Zaharrean.

Uztailak 9 asteazkena

  • 21:00 Larrain-dantza Lesakako Gaitariekin Plaza Zaharrean.

 


Informazio gehiago: Lesakako sanferminetako egitaraua 2025

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.