Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bizkaiko Erromeria Eguna ospatuko da lehen aldiz Durangon urriaren 4an

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko Erromeria Eguna ospatuko da lehen aldiz Durangon urriaren 4an

2025/07/11 12:55
Bizkaiko Erromeria Eguna ospatuko da lehen aldiz Durangon urriaren 4an

Bizkaiko Erromeria Egunaren antolatzaileak, erakundeetako ordezkariak eta parte hartzaileetako batzuk.

"Erromeriaren kontzeptu guztiak batzeko asmoz" egun osoko egitarau zabala izango du Bizkaiko Erromeria Egunak urriaren 4an Durangon. "Herri osoa euskal musikaz, dantzaz eta erromeriaren bueltako bestelako edukiez jantziko" dela iragarri dute antolatzaileek, Bizkaiko Foru Aldundiak, Durangoko Udalak eta Danok Pro taldeak egin duten aurkezpenean.

Publiko guztiei zuzendutako ikuskizun eta ekintzak hartuko ditu urriaren 4an Durangok, hala nola:

  • Dantza-plaza Aiko taldearen eskutik
  • Gaztetxoentzako dantzaldia Esna Gazte taldearekin
  • Larrain-dantza Gaztedi Dantza Taldeko gaiteroekin
  • Luhartz taldearekin kantaldia
  • Goazeneko aktoreen kantaldia
  • Ibon Koteron eta Julen Begoña albokariak
  • Iker Alvarez eta Aitor Urkiza txistulariak
  • Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña trikitilariak
  • Zabaleta eta Motriku trikitilariak

Iluntzeko 20:00etatik hasita, lau erromeria talde bizkaitar arituko dira Plateruena antzokian

  • Gautegun
  • Zazpizar
  • Altxa Porru
  • Zutik.

Egun osoz, erromerien inguruko hitzaldi, tailer, puzgarri eta kale animazioek osatuko dute Bizkaiko Erromeria Egunaren programa, besteak beste:

  • Mairuek eta Barakaldoko erraldoi eta buruhandiak
  • Etxebarria aita-seme trikitilarien poteoa
  • Durangoko Sugarri txarangaren kalez kalekoa
  • Gari Otamendik eta Oier Araolaza dantza-adituen Korrotik pikutara hitzaldi-dantzatua
  • Euskal jantzietan aditua den Ane Albisuk eskainiko du ikastaroa, besteak beste buruko-zapia nola jantzi ikasteko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.