Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Kresala: A Igarondo

Dokumentuaren akzioak

Kresala: A Igarondo

Noiz 2025/07/31
22:30
Non Errenteria, Herriko plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Urtero legez, uztailaren 31n Errenteriako Musika Bandak udaletxe aurreko Herriko plazan ohiko San Inazio Kontzertu entzutetsua eskaintzen du. Aurtengo gonbidatu berezia Donostiako Kresala Dantza Taldea izango da eta bere agerraldia bi zatitan izango da. Batetik, «Zortziko» collage bilduma ezagun batean, eta bestetik «A Igarondo» ikuskizun amaieran eskaintzen den obran. Horrela, bi agerraldi hauekin Kresala taldeak, dantza tradizionalaren munduan mugarriak izan
diren bi koreografo-sortzaile errenteriarrei gorazarre eskainiko die: Jesus Luisa Esnaolari eta Maite Eguigureni adopzioz errenteriarra ere, biek ala biek puntako dantza maisu-maistra iraultzaileak.

Azken batean, bai Jesus Luisa Esnaola (Errenteria 1904, Kanbo 1972), zein Maite Eguiguren (Donostia 1939, Errenteria 2003), XX. mendearen bigarren erdiko aitzindari nabarmenak izan ziren, dantza ikuspegi ireki eta arduratsutik ulertu zutenak etengabeko bilakaeran; lan-ildo koherente, zintzo eta garden bat egin zutenak, inolako aitorpenik espero gabe. Sustraiak ondare tradizionalean landatu zituen dantza-eredu baten loraldia irudikatu zuten, haren etorkizuneko garapena artikulatzeko oinarriak ezartzeko bokazioarekin loratze aldera, nahiz eta, batzuetan, herrialde baten memoriak, iragan hurbileko sortzaile isilenak ahaztuta utzi, historiaren itzalean dagoen oroimen-galeran abandonatuz.

  • Musika: Errenteriako Musika Banda
  • Zuzendaria: Alain Ayerdi
  • Dantza: Donostiako Kresala Dantza Taldea
  • Zuzendaria: Faustino Aranzabal
  • Dantzariak: María Pérez, Claudia Erentxun, Naia Lertxundi, Izaro Lozano, Enara Lardizabal, IratiMartikorena, Leire De La Hoz, Lide Muniategiadikoetxea, Marina Arruabarrena,Naroa Conde, Beñat Sasiain, Josu Sagardia, Oier Goikoetxea, Manex Lizartza, OierMartikorena, Pablo Zurutuza
  • Laguntza: Errenteriako Udala

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2025 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Abuztua 2025 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930