Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Kimua: Generoa

Leaburu-Txarama. pilotalekua
2021/09/26 18:30

Tio Teronen semeak: FreshCool

Ugao, Institutua
2021/10/11 20:00

Duela ehun urte bezala emakumeen aurreskuarekin ospatuko dituzte Santurtziko arraunlarien garaipenak

2021/09/22

Igande honetan, irailak 26, Santurtziko hainbat emakumek aurreskua aterako dute duela ehun urte egin zuten gisan. 1921ean Abrako uretan Santurtziko traineruak irabazi zuen estropada ospatzeko hainbat egunetako ospakizunak antolatu ziren herrian. Irailaren 11n herriko emakumeek arraunlariak omentzek...

Gehiago irakurri

Aritz Ibañez: "Sormenak eragiten duen plazer hori euskararen erabilerarekin lotu nahi du Gureak Egin laborategiak"

2021/09/21

Gureak Egin , gureak egin ez dezan. Kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia sortu berri dute Iruñean. Sortzearen plazera baliatuz euskararen erabilera eta euskarazko harremanak bultzatu nahi dituzte 15-18 urte bitarteko gazteen artean. Horretarako dantza, musika eta antzerkia izango dir...

Gehiago irakurri

Tokio 2021: Takeatsu Nashimoto

2021/09/17

Tokioko Paraolinpiar Jokoetako itxiera ekitaldiko koreografia. Tokiok Parisi pasa dio lekukoa, eta Takeatsu Nashimoto koreografoak diseinatutako dantza honekin borobildu dute olinpiadetako itxiera ekitaldia. Genero, adin eta aniztasun funtzionalen bereizketarik gabeko mundua irudikatu nahi izan dute dantzaren bidez. Tokio Paraolinpiar Jokoak, itxiera ekitaldia, Takeatsu Nashimoto 2021-09-05.

 

Soka-dantzen jaialdia Otxandion 2021

2021/09/16

Hainbat txokotako dantzariak eta soka-dantzak, aurreskuk eta erregelak bildu dira Otxandioko plazan. Soka-dantza ardatza izan duen eta musikariek eta bertsolariek borobildu duten ekitaldia ospatu da. Iurreta, Garai, Berriz eta Durangoko dantzariek eta Otxandioko Urduri, Eibarko Kezka, Bermeoko Alkartasuna eta Iruñeko Duguna dantza taldeek plazaratu dituzte sokak. Dantzariak ez ezik Bizkaiko gaiteroak, Otxandioko txistulariak, Gari Otamendi, Ander Blasco, Carlos Sagi, Josu Zabala, Unai Iturriaga eta Miren Amuriza musikariak eta bertsolariak ere aritu dira mingainak eta instrumentuak astintzen. Irudiak: Emilio Xabier Dueñas, Maite Irizar eta Amaiur Aristi. Soka-dantzen ekitaldia, Otxandio, 2021-09-04.

Berriz, Guardia, Beasain, Fustiñana eta Atharratzeko dantzariak izango dira Basauriko dantza agerketan

2021/09/14

Asteburu honetan ospatuko da XLIX. Euskal Herriko Dantza Agerketa Basaurin. Urtebeteko etenaren ondoren, berriro itzuliko dira tokian tokiko zuzeneko dantzak. San Lorentzo (Berriz, Bizkaia), Laguardia-Biasteriko dantza taldea (Guardia, Araba), Aurtzaka (Beasain, Gipuzkoa), Barde Ribera (Fustiñana,...

Gehiago irakurri

Baiona: Dantzaz Ele

2021/09/13

Dantzaz ele ikuskizuna aurkeztu du Maritzuli konpainiak Baionako katedraleko klaustroan. Zuberoako garai bateko maskaradetako dantzak, Uztaritzeko kaskarotak eta inauterietako konpartsa, Nafarroa Behereko kabalkadetako pertsonaiak eta Besta Berri prozesioa plazaratu dituzte. Arkupeetan kokatu dira ikusleak eta zelai zabala hartu dute dantzariek. Maritzuli konpainiako kideekin batera aritu dira Iruñeko Duguna taldeko eta Lekorneko zenbait dantzari ere. Koldo Ameztoi kontalariak gidatu du emanaldia eta Jean-Christian Irigoien "Galtxet" soinujoleak ipini du doinua eta erritmoa. Argazkiak. Maite Irizar eta Amaiur Aristi. Dantzaz ele, Baiona, 2021-09-12.

Dantza Hirian 2021

2021/09/10

Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribiako kaleak hartuko ditu dantza garaikideak; irailaren 10etik 26ra izango da Dantza Hirian Jaialdia. Hamaseigarren aldiz Euskal Herriko zein kanpoko konpainiez gozatzeko aukera izango da Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan. Eusk...

Gehiago irakurri

Ipar Euskal Herriko dantzak plazaratuko ditu Maritzulik Baionako katedraleko klaustroan

2021/09/09

Dantzaz Ele ikuskizuna aurkeztuko du igande honetan, irailak 12, Maritzuli konpainiak. Ikuskizun honetan dantza konpainiak prestatu duen festa jantzien erakusketako piezak dantzatuko dituzte . Besta Berriko, Lapurdiko inauterietako, Nafarroa Behereko Kabalkadetako eta Zuberoako maskara...

Gehiago irakurri

Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com