Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Henri Duhauren lanen eta elkarrizketen bilduma handitzen Mintzoak-en

Dokumentuaren akzioak

Henri Duhauren lanen eta elkarrizketen bilduma handitzen Mintzoak-en

2025/03/17 09:40
Henri Duhauren lanen eta elkarrizketen bilduma handitzen Mintzoak-en

Henri Duhau. Argazkia: Maite Deliart (EKE) - CC-BY-SA

Henri Duhau (Beskoitze, 1942) irakasle, dantza-sustatzaile eta idazlearen obra digitalizatuta zuen EKEk Mintzoak.eus atarian, eta, orain zenbait pasarte eta lan gehitu dizkiote. Senpereko Zirikolaz dantza taldeari buruzko liburua ipini dute eskuragarri, baita berari egindako elkarrizketetako zenbait bideo pasarte ere.

Zirikoltaz dantza taldearen liburua
Zirikoltaz dantza taldeari buruzko liburua, Henri Duhau, 2023.

Aurrez Dantzanen jaso genuen nola Lapurdiko dantzen historiaren zenbait atal erakusten dituen Henri Duhau-k bere lanen bidez. Lapurdiko inauteriak berreskuratzea 1960ko hamarkadan, EDBren antolaketa, Dantzari Egunak, Beskoitzeko Oinak Arin eta Senpereko Zirikolatz dantza taldeen ibilbideak, edota muxikoen berpiztea.

Lapurdiko inauteriak: Oinak Arin
Oinak Arin, Lapurdiko inauteriak, Baiona, 1965-02-25.

Duhauren testigantzak

Elkarrizketen bideo-pasarteetan kontu kuriosoak azaltzen ditu. Lapurdiko inauteriez ari denean, adibidez, esaten du berak ezagutu zituen zenbait inauteri oso bortitzak zirela, "pertsonak zirikatzen zituzten, eskarniatzen zituzten, izigarri gogorki, astolasterrak bezala, xaribari".

Zirikolatz taldearen inguruko oroitzapenetan, berriz, kontatzen du neskak jarri zituztela mutikoen paperetan inon baino lehenago. Lapurdiko dantzetan, gonak egin zizkietela eta maskaradetan aitzindari guztietan neskak jarri zituztela, zamaltzaina barne.

Iturria: Henri Duhau (Mintzoak.eus)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.