Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 10 urtez sagardogileak soka-dantzan

Dokumentuaren akzioak

10 urtez sagardogileak soka-dantzan

2025/02/19 09:10
10 urtez sagardogileak soka-dantzan

Sagardogileen soka-dantza, Txotx irekiera, Astigarraga, 2015-01-14. Argazkia: Hernaniko kronika

Duela 10 urtetik sagardo denboraldia soka-dantzan irekitzen dute sagardogileek. Joxe Mari Alberro Sagardo Etxeko zuzendariak azaldu digu aurretik Txotx irekieran txalapartariak aritzen zirela eta gero agurra dantzatzen zela, "ni dantza mundutik nator. Azken aldian agurra mundu guztiari dantzatzen zaio edozein ekitalditan, eta guk beste eraren batera egin behar genuela iruditzen zitzaidan". Ikerfolk-eko kideekin kontaktuan jarri eta haiek soka-dantza proposatu zieten, baita sagar-dantza ere.

Funtsean bi iturri koreografiko nagusi proposatu nahi izan ziren txotxaren irekiera errituala koreografikoki gorpuzteko. Batetik, sagar-dantza, sagarrarekin eta sagardoarekin argi eta garbi lotutakoa. Bestetik, sagardogileen kofradiaren soka-dantza, euskaldunon erritual koreografiko esanguratsuenetakoa.

10 urtez dantzan

Sagardogileen lehen soka-dantza 2015eko urtarrilaren 14an plazaratu zen, Bereziartua sagardotegian. Orduan Gonbidatuak Loreak filmeko aktoreak izan ziren: Itziar Ituño, Nagore Aranburu eta Itziar Aizpurua. "Oso ondo atera zen. Sokak beste entitate bat ematen dio irekierari. Orain gonbidatua hasieratik taldean dago sokan", Alberrok gonbidatuekin hitz egin izan du eta adierazi diote oso babestuak sentitzen direla.

Txotx irekiera
Sagardogileen soka-dantza, Txotx irekiera, Astigarraga, 2015-01-14. Argazkia: Hernaniko kronika

Ekitaldi pasiboa izatetik kolektibo eta aktibora pasa da. Askok kezka adierazten omen dute hasieran, dantzan ez dakitela eta ea zer egin behar duten. "baina sokan oinez joatea, albokoari eskua emanda indartsua da oso. Energia bereziren bat mugitzen dela ematen du. Mendez mende egin den gauza bat da eta guretzako ere pareko eredua da".

Txotx irekiera
Txotx irekiera, Astigarraga, 205-01-15. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Dantzek eguna osatu dutela uste du Alberrok, "lehen kazetariez aparte ez zen jende asko hurbiltzen eta orain giro osoa ona egoten da. Jendeak parte hartzen du eta parte-hartzearekin festa bereganatu egiten da, eta guk hori lortu dugu". Hasieran sagardogileek eta gonbidatuek parte hartzen zuten sokan, baina azken urteetan herriko kultur taldeek ere bai. Ekitaldia egiten den sagardotegiko jabeak edo ordezkariak gidatzen du soka eta aurresku eta atzesku lanak Astigar dantza taldeko dantzariek egiten dituzte.

Txotx irekiera
Txotx irekiera, Astigarraga, 205-01-15. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Txotx irekiera

Protokoloa sagardotegi kanpoan hasten da txalaparta doinuarekin.

Txotx irekiera
Txalapartariak, Txotx irekiera, Astigarraga, 2015-01-14. Argazkia: Oier Araolaza CC-BY-SA

Ondoren, Arizkungo sagar-dantza dantzatzen zaien gonbidatuei. "Nahiz eta ez den bertakoa guretzat oso berezia da, gurea izango balitz bezala dantzatzen dugu, txotx irekieran eta urteko beste zenbait sasoitan ere bai".

Txotx irekiera
Sagar-dantza, Txotx irekiera, Astigarraga, 2015-01-14. Argazkia: Oier Araolaza CC-BY-SA

Jarraian, dantzarien artean sartzen dira gonbidatuak eta sagardotegira sartzen dira. Sokan aurreskuak eta atzeskuak dantzatu ondoren sokako lehenak sokara gonbidatzen ditu gonbidatuak. Hori da une oso garrantzitsua: "Zuek ere gure sokaren parte zarete".

Txotx irekiera
Sagardogileen soka-dantza, Txotx irekiera, Astigarraga, 2015-01-14. Argazkia: Oier Araolaza CC-BY-SA

Azkenik, sokatik irten eta kupelera joaten dira gonbidatuak uztako lehen sagardoa dastatzera.

Txotx irekiera
Nagore Anburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpurua gonbidatuak sokatik irten eta urteko lehen sagardoa dastatzen, Txotx irekiera, Astigarraga, 2015-01-14. Argazkia: Oier Araolaza CC-BY-SA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.